http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sestaotar langabetua zara? Hona hemen zure aukera!

'Gaztelan' programak udalerriko 120 gazte langabetu aktiboan jartzeko xedea du

IZASKUN MOYANO

Egun, gero eta zailagoa da gazteentzat lana aurkitzea. Izan ere, langabezia tasak behea jotzen jarraitzen du Euskal Herri osoan. Arazo honi konponbidea emateko ahaleginak egiten ari da Sestao. Izan ere, 'Gaztelan' izeneko ekimena martxan jarri dute, 120 gazteri lana aurkitzen lagun diezaioten.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak, eta Josu Bergara Sestaoko alkateak, iragarri dute gaurtik eta 2018ko uztaila bitartean udalerrian anbizio handiko programa hori garatuko dela. Honela, bazterketa arriskuan dagoen gazteriari lanean aritzeko aukera eskainiko die.

Nerabezaroa igaro ondoren ikasketak utzi eta kualifikaziorik edo lan eskarmenturik ez duten gazteei eta baita gaitasun handiak eta lan esperientzia izanik, enplegua aurkitzen ez duten goi mailako tituludunei begira eginda dago 'Gaztelan'. Ekimen honek aukerak eta irtenbideak eskainiko dizkie 16 eta 30 urte bitarteko 120 sestaotar gazteri, hauek  etorkizun pertsonala eta lan arlokoa izan dezaten.

«Enplegua gobernu talde honek duen lehentasun nagusiena da», hori dela eta proiektu hau «arlo honetan legealdiak duen erronka handienetakoa izango da, udalerrian enpresa berriak jarri eta Lanbiderekin enplegu planak antolatzearekin batera», azpimarratu du udalerriko alkateak. Izan ere, une honetan 30 urtetik beherako 402 pertsona daude egoera horretan.

Sestaon erakunde guztiek enplegua sortzeko jarri dituzten neurrien aldeko apustuak apurka-apurka fruituak ematen ari dira. Azken hamabi hilabeteotan %5,3 gutxitu da langabezia Sestaon.

Temas

Sestao

Fotos

Vídeos