http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sergio Dalma Gasteizera dator

Sergio Dalma abeslaria./E. C.
Sergio Dalma abeslaria. / E. C.

Gasteizko Principal Antzokian izango da gaur 20.30ean

PAUL PICADO

Sergio Dalma Italiako unibertsora itzuliko da berriro. Izan ere, Milanen grabatu du bere disko berria, 'Vía Dalma' bere bilduma arrakastatsuarekin jarraitzeko. Bere azken lana 2015ekoa da eta diskoa egiteko argitaratu gabeko materiala erabili zuen.

Zazpi urte itxaron behar izan dugu lehen bilduma atera zuenetik, eta orain, 'Vía Dalma III' aurkeztuko du Sergio Dalmak. Zenbait hamarkadatako, zenbait egiletako eta estilotako abestiak dira, baina denetan bere nortasuna antzematen da.

Abestien bilduma berri honetan betiko egileen abestiak aldarrikatzen ditu, eta aurretik egindako zenbait abesti ere badaude. Hirugarren bilduma honen aurretik, lehenengoa 2010. urtean argitaratu zuen eta arrakasta handia lortu zuen. Bigarrena duela hiru urte atera zuen eta Italiako kulturara hurbildu zen berriro, izan ere, bere abesti batzuen bertsioa egin zuen.

Bigarren bilduma horrekin 130 kontzertu baino gehiagoko bira egin zuen, eta Espainiako leku askotan egoteaz gain, atzerrian ere izan zen, Argentinan esaterako. Han arrakasta handia izan zuen.

Sergio Dalmak ia 30 urte daramatza musikaren munduan eta oraingoz ez du uzteko asmorik. Kataluniako abeslariak Italiako zenbait artistaren abestiak erabili ditu lan honetarako, besteak beste Nicola di Bari, Pino Donaggio, Gianni Bella, Antonello Venditti, Drupi, Toto Cutugno, Lucio Dalla, Domenico Modugno eta abar. Ekoizpen lanetan Claudio Guidetti aritu da, aurreko bildumetan bezala.

Kontzertua Gasteizko Principal Antzokian izango da, 20.30ean eta sarreren salneurria 38 eta 48 euro artekoa da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos