http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Serantes mendiak bere dorrea berreskuratu du

Santurtziko Udalak tontorrean dagoen ikurra ez erortzeko berriztatze lanak martxan jarriko ditu

IZASKUN MOYANO

452 metroko altuera du Serantes mendiak eta puntan apurtuta dagoen dorre baten horma du ikur gisa. Hau gerra Karlistetan babestoki bezala erabili zuten; horra hor, egungo horma zatia soilik geratzearen arrazoia. Gaztelu hori Ezkerraldean egun ezagun direnen artean zaharrena da, 1879. Urtean eraiki zelarik. Baina zoritxarrez, erortzeke dago eta esku hartu ezean guztiz erortzeko arriskua izan dezake.

Hori dela eta, Santurtziko alkatea den Aintzane Urkijok dorrea konpontzeko 310,000 euro bideratuko dituela adierazi du, bere hasierako irudia berreskuratu dezan. Proiektu berri honi esker, dorreak bi solairu izango ditu eta baita zabaltza bat teilatuan. «Une erabakigarria da», onartu du Urkijok. Joan den ekainetik, horma Kultur Hondare gisa hartzen da.

Eraberritze lanak datorren hilean hasiko dira, bi fasetan banatuta. 2018. urte honetan oraindik zutik dauden hormak konponduko dituzte. Izan ere, egungo egoerak oinarri berri baten eraikitzea eskatzen du, ondoren proiektua aurrera eraman dezaten. Barruan goiko pisurako sarrera gisa erabiliko den eskailera eraikiko dute. Hau, kanpoko hormekiko independentea da, eratzeko lanek haiek honda ez ditzaten.

Oraingo honetan, harriaz gain beste material batzuk ere erabiliko dituzte. Besteak beste, altzairuzko laminak eta lurzoru gisa egurrezko tarima. Horrez gain, alde banatan argiz inguratutako eskailerak jarriko dituzte, gauez urrunetik erreferentzia gisa hartu ahal izango direlarik.

«Bere balore arkitektoniko, ingurumeneko, sinboliko eta historikoengatik gure iraganaren zati garrantzitsu izan dena oparitu nahi diogu gaur egungo gizarteari», adierazi du Santurtziko alkateak. Baina herriko biztanleak ere iritzi bera dute, izan ere, eraberritzeko proposamena lehenengo hamarren artean gelditu baitzen presupuestoa kontuan hartuta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos