http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Selfieak, irribarreak eta sariak

ETB-1eko 'Hi, selfie!' programan parte hartu nahi? Julian Iantzik gidatutako saioa laster bueltatuko da telebistara eta lehiakideak behar dituzte

Julian Iantzi 'Hi, selfie!' saioaren aurkezlea da. / EiTB
Silvia Cantera
SILVIA CANTERA

Lagunekin elkartzen den bakoitzean argazkiak ateratzea gustuko dutenetarikoa zara? Edo ispilu aurrean zure itxura ikusi ostean 'egun on' eta irudi batekin sare sozialetan lagunak agurtzera ohituta zaude? Instagram eta Snapchat lagunak badituzu, selfien munduarekin txundituta zaude, ziurrenik. Hala bada, ETB-1ek saio aproposa dauka zuretzat. Laster telebistara bueltatuko da Julian Iantziren eskutik.

'Hi, selfie!' lehiaketak parte hartzaileak behar ditu, bi lehiakidez osatutako taldeen bila dabil, hain zuzen ere. Telebistan agertu, barre egin eta sari bat lortzeko irrikan daudenak selfie@eitb.eus helbidera idatzi behar dute haien datuak emateko. Bikote bat baino ez da behar.

Lehiaketan bi talde aurrez aurre arituko dira. Haien helburua Euskal Herriko toki ezagunenetan selfie bitxi, zail eta zirraragarriak ateratzea izango da. Onenak 1.200 euroko saria eskuratuko du.

Abenturazaleak

EiTB lehiakideen bila dabil, baina ez 'Hi, selfie!' programarako bakarrik. Izan ere, Julian Iantzik ere aurkeztuko duen 'El Conquistador del Fin del Mundo 14' saiorako castinga ez da itxi oraindik. Iruñean, Gasteizen, Donostian eta Bilbon aurreko castingak egin baziren ere, bideoak bidaltzeko abagunea dago.

Abuztuaren 31ra arte zabalik jarraituko du online castingera bideoak bidaltzeko epea. Bertan bere burua aurkeztu eta bere abilezien berri eman behar dute lehiaketan parte hartu nahi duten abenturazaleek. Zorte on!

Fotos

Vídeos