http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Segurtasun-dispositiboa handituko dute Astrabuduko jaietan

Ertzaintzak eta Erandioko Udaltzaingoak batera borrokatuko dute delitugileen kontra

ELCORREO.COM

Ertzaintzak eta Erandioko Udaltzaingoak baterako segurtasun-dispositiboa antolatuko dute Astrabuduko jaiak direla-eta, gaurtik abuztuaren 13ra bitartean, eta bertan gorabeherak saihesten saiatuko dira, horrela herritarrek jaiez gozatzen dutela bermatzeko.

Ohikoa denez, ertzaintzak zein Erandioko udaltzaingoak agenteen kopurua gehituko dute jaietan. Hartara, uniformez eta kalez jantzitako polizia-patruilak arituko dira jai-barrutiaren barruan zein inguruetan, baita Astrabuduko metro geltokian ere. Liskarren eta erasoen prebentzioa da helburua. Are gehiago, jaialdi desberdinetan azken denboraldian izan diren eraso-sexistak kontutan hartuta.

Halaber, arreta berezia jarriko zaie alkohola saltzen duten lokalei, adingabeei edari alkoholdunak sal dakizkien saihesteko. Pena ematen duen arren, ohiko kontua da hori. Era berean, garrantzi berezia izango du substantzia sorgorgarrien trafikoa eta kontsumoa prebenitzeak eta zigortzeak.

Espezializatutako delitugileak

Erandioko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak jaietan aurreikusten diren ekitaldietan eta jardueretan parte hartzen dutenei ohartarazi nahi diete haien diru-zorroak eta jabetzak arretaz zaintzeko, ebasten eta diru-zorroak lapurtzen espezializatutako delitugile gehiago egon baitaiteke, jende andana egongo dela baliatuta.

Era berean, arreta berezia eskainiko zaio sexu-askatasunaren kontra izan daitezkeen delituen prebentzioari, eta, horretarako, lekurik arriskutsuenak zainduko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos