http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Santurtzitarrek aurrekontuetarako 154 proiekturen artean aukeratzeko abagunea izango dute

Udalak boto gehien eskuratzen duten lanei 750,000 euroko diru laguntza eskainiko die

IZASKUN MOYANO

Santurtziko Udalak 612 proposamen jaso ditu herritarren eskutik 2018ko aurrekontua hauetan oinarrituta burutzeko. Guztietatik 154 proiektu aukeratu dituzte «tekniko, juridiko eta ekonomikoki bideragarriak» direnak, ondoren bizilagunek hauetariko bat boto bidez aukeratu dezaten. Denetara, 750,000 euroko diru laguntza eskainiko dute lanok aurrera eramateko.

Aintzane Urkijo alkateak datorren urriaren 8an herriko udaletxean burutuko den bozkaketan parte hartuko duten ideiak plazaratu ditu. Hauek, duela hilabete batzuk martxan jarritako 'Zuk proposatu, zuk erabaki' programan hartu dute parte, eta ondoren ikerketa eta analisi teknikoa egin zaie egokienak direnak mahai gainean jartzeko xedez.

Udalak azpimarratu duen legaz, «herritarrak era aktiboan parte hartzen ari dira prozesu honetan». Izan ere, 612 izan dira hasieran batean jaso dituzten proiektu kopurua. Hauetatik, 306 hautatu dituzte «errepikatu direnak alde batera utzita». Azkenik, 154 izan dira herritarren botoa eskuratuko duten ideiak.

2018. urteko aurrekontua 750,000 eurokoa izango da, eta diru hau bozkaketan garaile ateratzen diren ideiek jasoko dute. Alkatearen hitzetan, «ideiok herritarren kezka nagusiak islatzen dituzte».

Proiektuon bozkaketa presentziala datorren urriaren 8an burutuko da udalerriko udaletxean goizeko 10,00ak eta arratsaldeko 20,00ak bitartean. Herritar orok bere papertxo bat bete behar izango du, eta NANaren bidez kutxa batean sartuko du bere botoa. Emaitzak, hilaren 16an argitaratuko dira webgunean, mugikorreko aplikazioan, iragarkien taulan eta Santurtziko sare sozialetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos