http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Santurtzik eta Osakidetzak talde ahulenei hobeto erantzuteko akordioa sinatu dute

Hurrengo kolektiboek jasoko dituzte bere onurak: bakarrik eta familiaren laguntza sarerik gabe bizi diren herritarrak, babesik gabe egon edo tratu txarrak jaso dituzten mendekoak edo adinekoak, etxeko indarkeriaren biktimak...

ELCORREO.COM

Arreta soziosanitarioaren koordinaziorako protokoloa sinatu dute aste honetan Santurtziko Udalak eta Osakidetzako Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta ESIk. Helburua, herritarrak artatzeko bideak erraztuko dituen lanerako gune bat bilatzea eta bi sareek kudeatzen dituzten kasuak koordinatzea da.

Akordioa sinatu duten erakundeek elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute zerbitzu arinago emate aldera, egoerak atzeman eta laguntza egokia ematea errazagoa izan dadin, bi erakundeetako ordezkariek nabarmendu dutenez.

Protokoloaren arabera, hurrengo kolektibo hauek jasoko dituzte bere onurak: bakarrik eta familiaren laguntza sarerik gabe bizi diren herritarrak, babesik gabe egon edo tratu txarrak jaso dituzten mendekoak edo adinekoak, etxeko indarkeriaren biktimak, arrisku egoeran edo babesik gabeko adingabeak, eta oinarrizko egokitze nahasmenduak dituzten herritarrak ere bai.

«Gure asmoa argia da: gure esku ditugun baliabideak optimizatu eta herritarren eskaerei, zehatz-mehatz kolektibo ahulenei, kalitatezko erantzun bat ematea. Laburbilduz, kontua da bi erakundeen baliabide guztiak norabide berean jartzea», adierazi zuen astelehenean Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak.

Ezkerraldea Enkarterri Cruces ESIren izenean Santiago Rabanal zuzendari kudeatzailea eta Juan Miguel Campayo integrazio zuzendaria egon ziren ere sinatze ekitaldian. Rabanalen ustez, «helburu estrategikoa da, arreta paziente eta herritarrengan jartzen duena, seguruago eta pozago senti daitezen».

«Santurtziko Udalarekiko itun hau ezinbestekoa da herritarrenganako arreta hobetzekotan; euren osasunari dagokionean, gure eragin eremuko eragileen artean lankidetza sistematikoa izatea ezinbestekoa baita, komunitatean sustatzaile gisa jokatuz», gaineratu zuen.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos