Santurtzik hogei bat abere adoptatzeko kanpaina martxan jarri du

'Ez erosi, adoptatu' izeneko ekimenaren xedea udalerriko kaleetan abandonatuta aurkitzen dituzten animaliei etxea aurkitzea da
Gabonak familian pasatzeko egunak diren harira, elkarri maitasuna erakusteko ekintzak gero eta gehiago ikusten dira. Denbora luzean atzerrian ikasten edo lanean izandako seme-alabak etxera itzultzen dira, urruneko senideak besarkatu egiten dira eta batak besteari egindako opariak nagusi dira. Une polit hauek politago bihurtzeko xedea, Santurtziko Udalak 'Ez erosi, adoptatu' izeneko kanpaina martxan jarri du, kalean aurkitutako hogei bat abereri etxea emateko xedez.
Hirugarren urtez jarraian ekimena aurrera eramatea erabaki dute, aurreko urteetan izandako arrakasta kontuan hartuta. Honela, abere bat erostekotan dauden familiak hauek adoptatzera bultzatzen dituzte. Txakur eta katuon batzea udalerrian aspalditik burutzen duten ekintza da, guztiei bizi duina izateko bigarren aukera eskaintzen dietelarik.
Kalean batutako animaliok kontratatutako enpresaren egoitzara eramaten dituzte, familiaren batek adoptatu arte. Udalerriko Zerbitzu zinegotzia den Alvaro Arestik adierazi bezala «hainbat ekimen jarri ditugu martxan abereon adoptatzeko, baina zereginok fruituak emateko garai onena Gabon jai hauek direla deritzogu». Animalion artean gehienak txakurrak diren arren, bost katutxo adoptatzeko abagunea ere izango dute herritarrek.
Kanpaina honen berri emateko, udalerrian zehar informazioa eskaintzen duten paperak banatzen dira, eta bultzatzaileak dudaren bat edo beste dituzten herritarren galderak erantzuteko prest daude. Paperotan batutako abereen argazkiak daude ikusgai, 18 guztira, bost katu eta 13 txakur; eta baita bakoitzaren informazio txiki bat ondoan ere. Gainera bizilagun bakoitzaren postontzian liburuxka bana utzi dituzte.
Lo + leído
Top 50
- 1
Muere a los 28 años el DJ Avicii
- 2
El acusado del doble crimen machista de Vitoria se recupera de sus lesiones y será evaluado por un psiquiatra
- 3
«¿Perdón?»: gran revuelo en 'Pasapalabra' por esta polémica palabra en euskera
- 4
Arrastra varios metros por el suelo a una mujer para robarle una cadena de oro en Bilbao
- 5
¿Hay que intervenir en los conflictos entre críos? Guía de lo que los padres deben hacer (o no) en los parques