Borrar

Santa Barbara plaza eraberritzeko eskaintzarik onuragarriena onetsi du Urtaranen gobernuak

sergio eguía

Martes, 5 de septiembre 2017, 02:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Beste pausu bat eman da gaur goizean Santa Barbara plaza eta ingurua eraberritzeko tramitazio administratiboan, Urtaranen gobernua bultzatzen ari den Bost Enparantza proiektu zabalaren barruan. Izan ere, eskaintzarik onuragarriena aukeratu du Tokiko Gobernu Batzarrak, lan horiek gauzatzeko. Zehazki, Ferrovial Agruman eta Onaindia enpresek eratutako aldi baterako enpresa-elkarteak aurkeztutako eskaintza aukeratu du —% 30,50 egin du behera, eta 6.713.591,27 euroko prezioa eskaini, BEZ barne—.

“Pausu handia eman dugu gaur, eraberritze-lan horiei ekiteko. Munta handiko esku-hartzea izango da, Gasteizko erdialdeko jarduera eta ekonomia berreskuratzen lagunduko baitigu. Santa Barbara plaza jendearentzako espazio berri bat izan dadila nahi dugu, gasteiztarrentzako leku bat”, azaldu du Gorka Urtaran alkateak.

Gainera, gaur egun Udala espazio publikoan hogei bat ekintza bultzatzen ari dela gogorarazi du alkateak. “Dagoeneko martxan dauden edo laster martxan egongo diren obrak dira, Gasteiz aurrera doala erakusten dutenak”, adierazi du alkateak. “Udalak ez du itxi abuztuan. Lanean jarraitu dugu, hobetzeko, hiria leku erakargarriagoa bihurtzeko, eta bizi-kalitate handiagokoa”.

Zentzu horretan, Gorka Urtaranek gogorarazi du lanak hasiak direla dagoeneko San Anton plazan eta inguruan, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalean —Domingo Beltran de Otazu kaletik Zerkabarren kalera bitartean— eta Europa jauregiko aparkalekuan. Esleitu diren eta laster ekingo zaien proiektuen artean honako hauek daude: Laudio plaza —iraileko hirugarren astean hastea aurreikusten da—, Zabalganeko animalientzako zona —iraileko bigarren astean—, eta El Mineral eraikinaren eraisketa —hurrengo astean—.

Bada beste kontratu-sorta bat ere, artean esleitu gabe, zeinetan Udala enpresek aurkeztutako eskaintzak aztertzen ari baita. Multzo horretan hauek sartzen dira: San Ignazio Loiolakoaren kalea nahiz Konstituzio plaza eraberritzea, Lakuako parkour proiektua, Lakuabizkarreko hiri-baratzea, Borinbizkarreko eta Elexaldeko haurrentzako jolastokiak, Araneko siloko parkinga, Lakua 03ko futbol-zelaia, Honduras kalean bizikleten trafikoa erregulatzea, eta tranbia San Kristobalera, Adurtzara eta unibertsitatera luzatzea. Bestalde, bada oraindik lehiaketa-fasean dagoen obrarik ere, hala nola Los Molinos kalea eraberritzea, AUOko aparkaleku berria, Etxanobetarren etxean irisgarritasuna hobetzeko lanak eta Zabalganeko hainbat zona zolatzea, hala nola Bastida eta Labraza kaleak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios