http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Sahararen aldeko XIV. Karabana'-n 6.306kg elikagai batu dira Bermeon

Besalde elkarteak antolatutako ekimenean Mundaka, Busturia, Gernika, Musika eta Arteagako herriek ere hartu dute parte

IZASKUN MOYANO

Sahararen alde dagoen Bermeoko elkartea da Besalde, eta 'Piztu Itxaropena' kanpainarekin bat eginez antolatu du 'Sahararen aldeko XIV. Karabana'. Udalerrian bertan, baina baita Mundaka, Busturia, Gernika, Muxika eta Arteagako bizilagunen laguntzari esker 6.306kg elikagai eskuratzea lortu dute. Elkartea oso pozik agertu da, eta ekimenean parte hartu duen herritar oro eskertu nahi dute.

Izan ere, asko izan dira mugimenduan lagundu eta hedatu duten Udalak. Besteak beste, 'karabana' denda, hezkuntza zentro, supermerkatu, elkarte eta eskola ezberdinetatik pasatu da. Horrez gain, 'Caritas' eta 'Ongi etorri, errefuxiatuak' elkarteek, Salica arrain enpresak, Bermeoko Ospitale Psikiatrikoak eta baita komunikabide ezberdinek ere garrantzia izan dute lortutako arrakasta honetan.

Bestalde, hainbat borondatezko kide aritu dira kamioia karga eta deskargatzen. Halaber, parrokien lana aintzatetsi nahi izan dute, bereziki Bermeoko San Frantzizko Komunitateari, haien lokala uztearren. Ezin izan dute ahaztu udalak berak karabanarekin bat egin izana eta eskainitako laguntza guztia, benetako beharra duten herri bati buruz ari baikara. Aipatu beharra dago, elikagai mordoaz gain, herritar jakin batzuen diru-laguntza ere jaso dutela. Kasu honetan, guztira 290 euro batu dituzte.

Datorren otsailaren 24ean aterako da Sahararen Aldeko XIV. Euskal Karabana Bilbotik. 'Piztu itxaropena' lelopean, helburu nagusia bete nahi dute. Hau da, Saharako herriari ahalik eta elikagai kopuru gehien eroatea, Tindufeko (Aljeria) errefuxiatuen kanpamenduetan duten elikagai falta asetzeko.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos