Borrar
Mikel Erentxun abeslaria. Sara Santos Castaño
Rubén Blades, Gary Clark Jr., Mikel Erentxun, Izaro eta Morgan, Donostiako Heineken Jazzaldian

Rubén Blades, Gary Clark Jr., Mikel Erentxun, Izaro eta Morgan, Donostiako Heineken Jazzaldian

Kontzertuak, Zurriolako hondartzan, doakoak izango dira

s. c.

Sábado, 12 de mayo 2018, 00:36

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Rubén Blades, Gary Clark Jr., Mikel Erentxun, Izaro eta Morgan izango dira Donostiako 53. Heineken Jazzaldiko Agertoki Berdeko programazioan. Egitarauak «musika eskaintza zabala» izango du, Zurriolako hondartzan kokatutako agertoki jendetsuan ohikoa den bezala. Emanaldi guztiak doan izango dira, antolakuntzak jakinarazi duenez.

Rubén Blades saltsaren erregeetako bat da, eta Roberto Delgadok zuzentzen duen orkestra panamarrarekin izango da Donostian, uztailaren 25ean, iluntzeko 21.00etan. Egun horretako gauerdiko kontzertua New Yorkeko Too Many Zooz «hiruko moderno eta apurtzaileak» emango du. «Zuzeneko lehergarria» dutela eta jarraitzaile asko biltzen ari direla nabarmen du antolakuntzak.

Halaber, Gary Clark Jr. gitarristak «gaztetasunaren ausardia uztartzen du blues, rock eta souleko hainbat maisuren obraren ezagutzarekin, eta intentsitate ikaragarriko erritmoa lortzen du». Uztailaren 26ko gauerdian joko du. Aurretik, 21.00etan, Izaro euskal abeslaria ariko da, «igoera meteorikoa izaten ari den artista, gero eta entzule gehiagok estimatzen baitu haren sentsibilitate ikaragarria».

Gainera, uztailaren 27an, Mikel Erentxun donostiarra izango da izarra. Eragin handia izan du Donostia inguruko musikariengan, hala bakarka daraman ibilbidean, nola Duncan Dhu taldeko etapan. Gainera, nazioartean ere ibilbide luzea darama. Erentxunen kontzertua gauerdian izango da. Aurretik, 21.00etan, Amateur taldeak joko du. Donostiako taldeak La Buena Vida aurreko proiektuaren «espiritu poperoa» berreskuratu du.

Azkenik, Agertoki Berdeko egitarauaren azken egunean, uztailaren 28an, Morgan «Espainiako talde errebelazioa» ariko da 21.0etan, eta Anna Calvi edo «PJ Harvey berria» gauerdian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios