http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Romoko Kultur Etxearen inguruneko hesiaren perimetroa zabalduko dute

Plazako zati handi bat okupatuko da, baina, hala ere, lurpeko aparkalekuko sarbideak libre utziko dira eta bai ibilgailuentzat bai oinezkoentzat ez da inolako trabarik izango

ELCORREO.COM

Datorren astelehenetik, irailaren 4tik, aurrera, Santa Eugenia plazan egun dagoen hesiaren perimetroa zabalduko da, Romo Kultur Etxeko (RKE) ingurunea egokitzeko lanekin jarraitzeko.

Hartara, plazako zati handi bat okupatuko da, baina, hala ere, lurpeko aparkalekuko sarbideak libre utziko dira eta bai ibilgailuentzat bai oinezkoentzat ez da inolako trabarik izango.

Romoko Kultur Etxearen ingurunea egokitzeko lan horien ondorioz zirkulazio-mozketak izango dira aldian-aldian, esate baterako ostegun honetan, abuztuak 31, egingo den bezalakoak; izan ere, ostegunean Caja de Ahorros kalean bidea itxiko da ibilgailuentzat, Errekagane eta Kresaltzu kaleen arteko zatian, Santa Eugenia plazan hormigoia botatzeko lanak direla eta. Kalea 08:00etan itxiko da aipatutako lanak amaitu arte (egunean zehar).

Horren ondorioz, ibilgailuek beste kale batzuk aukeratu beharko dituzte ibiltzeko, hala nola, Ezequiel Agirre eta Lope de Vega kaleak. Oinez doazen auzotarrentzat, berriz, bidea zabalik egongo da.

Umeentzako jolaslekua

Romo Kultur Etxearen (RKE) ingurunea egokitzeko lanak, eraikina diseinatu duten arkitektoek beraiek prestatutako proiektuaren lehenengo faseari dagozkionak uztailaren 10ean abiatu ziren. Lanen aurrekontua 600.000€ ingurukoa da eta urte amaierarako espero da prest egotea hiritarrek erabili eta goza dezaten.

Hortaz aparte, fase guztiak aurrera doazen bitartean, umeentzako jolasleku bat, egun dagoenaren antzekoa, egokitzeko udal Gobernuaren konpromisoa jasotzen du (hemen ere auzotarrek egindako proposamen nagusietako bati erantzunez). Jolasleku hori proiektua bere osotasunean garatzen ari den bitartean ipiniko da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos