http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Romoko jaietan ostalaritzako lokalak ixteko ordutegia luzatuko dute

Ostalaritzaren sektorea laguntzea eta, aldi berean, herritarrek jaiegun hauetan atseden hartzeko duten eskubidea bermatzea da helburua

ELCORREO.COM

Romoko jaiak gure udako egutegian markatuta daude aspalditik. Gauzak horrela, ostalaritzaren sektorea laguntzeko eta, aldi berean, herritarrek jaiegun hauetan atseden hartzeko duten eskubidea bermatzeko, Romoko ostalaritzako saltokiek ohi baino ordu bat eta erdiz beranduago zarratzeko baimena dute gaurtik igandera arte. Ohiko kontua da hau Euskal Herriko jaia desberdinetan. Izan ere, berdin gertatzen da jaiak ospatzen dituzten herri gehienetan.

Horrela, gaur eta bihar, 1. taldeko lokalak 01:00ak arte zabaldu ahal izango dute; 2. taldekoak 03:00ak arte eta 4garrenekoak 04:30ak arte.

Ostiral eta larunbatean, ordea, 1. taldekoak 02:30ak arte zabaldu ahal izango dute, 2. taldekoak 04:30ak arte eta 3. taldekoak 06:00ak arte.

Txosnei dagokienez, Romon 5 izango dira, gehi Batzordearena, eta guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan, Geltokia plazaren ondoan, egongo dira, jaietako agertoki nagusian. Guztiak herriko kirol talde eta elkarteek kudeatuko dituzte.

Txosnen ordutegiari dagokionez, eta tabernetakoen helburu berberarekin, zuzeneko musika 03:00etan amaituko da jai-bezperatan eta 01:30ean astegun bezperatan; musika, oro har, 05:00etan amaituko da jai-bezperatan, 1:30ean jaietako azken egunean, eta 03:30ean gainontzeko egunetan. Txosnak musika kendu eta ordubetera itxiko dituzte, azken egunean izan ezik, horretan ixtea eta musikaren amaiera ordu berean izan beharko baita.

Tabernak denbora gehiago irekita egotea aukera ezinhobea da jaietan parte hartzen duten herritarrentzako eta nola ez ostalaritzan lan egiten duten lokalen jabeentzako ere bai.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos