http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Romo Kultur Etxearen ingurunea egokitzeko lanen lehenengo fasea abiatu da

Lanen aurrekontua 600.000€ ingurukoa da eta horiek amaitzeko epea 5 hilabetekoa da

ELCORREO.COM

Romo Kultur Etxearen (RKE) ingurunea egokitzeko lanak, eraikina diseinatu duten arkitektoek beraiek prestatutako proiektuaren lehenengo faseari dagozkionak atzo, astelehena, abiatu ziren. Lanen aurrekontua 600.000€ ingurukoa da eta horiek amaitzeko epea 5 hilabetekoa da; horrenbestez, urte amaierarako espero da prest egotea hiritarrek erabili eta goza dezaten.

Proiektuaren lehenengo fase honek Santa Eugenia plaza izango du ardatz, guztira 3.916 m2-ko azalera duen jarduketa-esparrua. Zenbait etapatan egingo dira lanak, Romoko jaietan plaza libre uzteko.

Beharrak espazio publikora mugatuko dira. Eremu horretan, bere garaian aurreratu bezala, plazaren erdian erabilera anitzeko eremu bat prestatuko da, bertan hainbat jarduera antolatu ahal izateko: udako zinea eta liburutegiak, kontzertuak, antzerkia, dantzak, azokak, erakusketak eta bestelako ikuskizunak.

Estalpeko gune bat jarriko da ere bai, eta horiekin batera hiri-altzariak (egurrezko aulkiak eta paperontzi zilindrikoak), lorategiak eta iturri bat, proiektuari buruzko PLAZA erakusketa bisitatu zuten pertsonak egin zituzten eskari nagusietako bat jasoz (proposamen horiek bat datoz egokitzeko proiektuaren diseinuan bertan jasotzen zirenekin).

Horrez gainera, zoladura ipiniko da (granito naturalezkoa eta eraikinaren fatxadarantz aurrera egiten duten ur-uhinen itxura daukana, zatiketa zirkularrarekin, Romo Kultur Etxearen ideia sortzaileari ekingo diona berriz, Getxoko amildegietan inspiratuta); egun dauden farolak utziko dira eta argi gehiago kokatuko da estalpeko gunean; akaberak egingo dira eta hainbat sare sartuko dira.

Bigarren faseak hiriko azpiegitura batzuk berritzeari eta alboko kaleetako egokitzapenari helduko die; horrek honakoak hartuko ditu barne: Aurrezki Kutxa kalea oinezkoentzat egitea eta Kresaltzu kalea plazan sartzea.

Proiektuak umeentzako jolasleku bat, egun dagoenaren antzekoa, egokitzeko udal Gobernuaren konpromisoa jasotzen du (hemen ere auzotarrek egindako proposamen nagusietako bati erantzunez). Jolasleku hori proiektua bere osotasunean garatzen ari den bitartean ipiniko da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos