http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Gaixoak diagnostikatzen dituen robota abian da Txinan

Txinak garrantzia handia dauka Adimen Artifizialaren ikerkuntzan./
Txinak garrantzia handia dauka Adimen Artifizialaren ikerkuntzan.

Irribarre goxoa eta begi urdinak dituen 'AI Doktore Laguntzailea'-k praktikak egiten hasi da Shuaggangeko zentro medikoan

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Adimen artifizialak indar handia hartu du azken urteetan. Normala bilakatu da gizakien funtzioak egiten dituzten makinak aurkitzea bidesaria ordaindu edota metroko txartela eskuratu nahi dugunean eta, antza denez, etorkizun hurbilean gidaririk gabe garraiatuko duten autoak erosteko aukera izango dugu eta beste zenbait aurrerakuntza teknologikoez gozatuko dugu ere bai.

Dena den, makinen iraultza ez da jada etorkizuneko kontu bat. Azken egunetan, Xinhua agentziaren bitartez jakin izan dugunez, robot-adimendu bat hasi da lan egiten Txinako ambulategi batean. Mediku berezi hori gaixoak diagnostikatzeko gai da eta errezetak banatzen ditu ere bai.

IFlytec firma txinatarrak garatutako 'AI Doktore Laguntzailea' praktikak egiten ari da momentuz Hefeiko hiri Txinatarreko Shuaggangeko zentro medikoan. Irribarre goxoa eta begi urdinak dituen robot-mediku horrek itxura humanoidea dauka eta beste medikuek egindako diagnostikoak eta banatutako errezetak buruz ikasteko gaitasuna ere. Bere gaixoak zaintzeko orduan, beraz, aurreko esperientziak kontuan hartzen ditu aukera onena hautatzeko helburuarekin.

Poemak konposatzen dituzten robotak

Automata honek ospe handia hartu zuen iaz, doktore bezala lan egiteko gaitasun-probak gainditu zituenean. Hala ere, nahiz eta bere sortzaileak lortutakoarekin oso pozik dauden, momentuz ezinbestekoa da benetako mediku batek bere diagnostikoak berrikustea, badaezpada.

Txinak garrantzia handia dauka Adimen Artifizialaren ikerkuntzari dagokionez. Herri horretako robotak gauza harrigarriak egiten dituzte jada; hala nola, poemak konposatu, berriak idatzi, pertsona nagusiak zaindu...

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos