http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Roberto Botija bilbotarraren 'Denbora etena' erakusketa, Zarautzen

Roberto Botija. / J. Rodríguez

Interesdunek bere obra ikusi ahal izango dute Photomuseum-ean irailaren 3ra arte

ELCORREO.COM

Abuztu osoa Euskal Herrian igaroko duten pertsonek plan asko egiteko aukera izango dute, zalantzarik gabe. Eta horien artean, Roberto Botija bilbotarraren lanaz gozatzea egon daiteke ere bai. Bilboko artistak bere 'Denbora etena' lana jarri zuen asteazkenean ikusgai Zarautzko Photomuseum-ean eta interesdunek bere obra ikusi ahal izango dute irailaren 3ra arte.

Roberto Botija Enciso (Bilbao, 1953) barne- disenatzailea da ofizioz. Bere lanbidea dela-eta, komunikabide espezializatuetan argitaratzen du. Besteak beste nabarmentzekoa da Suitzako Werx, Bahuen+Wohnen arkitekturako aldizkarian (12 zk.) azaldutako lan zabala (1996), Bilboko hiriari buruzko monografiko batean. Horrez gain 'Alusión a una sombra' (2000) liburua argitaratu zuen, Ongarri taldearen ekimenez.

Bere lanak hainbat galeria eta museotan erakutsi ditu: Spectrum Sotos (Zaragoza), Ivasfot eta Lugaritz (Donostia), Ongarri (Elgoibar), Estudio 22 eta Casa de la Imagen (Logroño), Photomuseum (Zarautz), Artium (taldeko erakusketa, Gasteizen), etab. Batez ere paisaian zentratzen da.

Bestalde, zenbait bakarkako erakusketa argitaratu ditu Bilboko Dugal Galerian, Elgoibarko Kultur Etxean, Iruñeako Contraluz Galerian edota Zaragozako Spectrum Sotos Galerian.

Orain, bere lana Zarauzko Photomuseum-ean dago ikusgai. Photomuseum zinemaren hastapenak eta arte eta teknika foografikoaren garapena kronologikoki eskeintzen duen argazki eta zinema museoa da.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos