http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Raphael, Loquillo eta Pink Floyd oroitarazten duen talde bat, Euskaldunan

Raphael, kontzertu batean./
Raphael, kontzertu batean.

Lehenengoak 'Loco por cantar' birarekin itzuliko da Bilbora, Loquillo, aldiz, 'Salud y Rock and Roll' birarekin

ELCORREO.COM

Raphael, Loquillo eta Pink Floyd taldearen omenez jardungo duten talde bat arituko dira Bilboko Euskaldunan 2017ko hirugarren hiruhilekoan. Raphael 'Loco por cantar' birarekin itzuliko da Bilbora, Loquillo, aldiz, 'Salud y Rock and Roll' birarekin.

Raphael kasuan, bi gauetan (irailaren 29 eta 30) arituko da bere kanta onenak eta azken diskoa, 'Infinitos Bailes' antzezten. Azken disko honek Enrique Bunbury, Manuel Carrasco, Mikel Izal, Dani Martín, Vanesa Martín eta Iván Ferreiro artistekin osaturiko 14 kanta jasotzen ditu.

Bere aldetik, Loquillo katalana berriro Bilbon izango da azaroaren 11ean. 'Salud y Rock and Roll' biraren azken tarteab dabil, 2 urtean zehar 100 kontzertu baino gehiago eman era gero.

Urriaren 28an Symphonic of Pink Floyd erakustaldia antzeztuko da, «ikuskizun hunkigarria, lehen mailako ahots handi eta boteretsuek abestuta, eta One World Symphonic Orchestrak eta Rock Band indartsu eta apartak musikaz lagunduta. Besteak beste, mundu osoan Simple Minds, George Michael, Chris Rea, Mike Oldfield, Rick Wakeman eta abarrekin biran aritu izan diren musikariek osatzen dute taldea. Proiektu honetan bat egin dute, rock sinfonikoaren historiako bandarik handiena den Pink Floyd taldearen obrak eta abesti arrakastatsuenak interpretatzeko», Euskaldunak bere web orrian jasotzen duenez.

Beste ikuskizun batzuk

Bestalde, 2017ko Aste Nagusiaren programazioaren barruan, irailaren 6tik 10era 'Cartas de Amor' obra antzeztuko da. Julia Gutiérrez Caba eta Miguel Rellan aktoreak dira protagonistak eta amerikar gizartearen gainbehera erakusten du.

Ernesto Sevilla y Joaquín Reyes komikoak arituko dira azaroaren 3,4 eta 5ean 'Viejóvenes' lana antzezten. Txikiek, berriz, Cantajuegoren bisita jasoko dute, bere azken '¡Viva mi Planeta- La Fiesta de mi Pueblo!' ikuskizunarekin. Azaroaren 25an Euskalduna Jauregian izango da.

Giuseppe Verdiren 'I Masnadieri' urriaren 21,24,27 eta 30an izango da, opera maitaleak asetzen. Baita Gaetano Donizettiren 'Don Pasquale', urriaren 18, 21, 24 y 27an. Euskadiko Orkesta Sinfonikoa urriaren 11an eta azaroaren 4an izango da.

'El Lago de los Cisnes' urriaren 29an itzuliko da Sergei Radchenkok zuzentzen duen Errusiar Ballet Nazionalari esker.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos