http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ramiro Gonzalezek Melledes eta Manzanos arteko errepide berria bisitatu du

Ramiro Gonzalezek Melledes eta Manzanos arteko errepide berria bisitatu du

Bideak segurtasun eta erosotasun handiagoa ematen die erabiltzaileei, 1,1 milioi euroko inbertsioa egin ondoren

I.AGOTE

Ramiro González diputatu nagusiak eta Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatuak gaur bisitatu dute Melledes eta Manzanos arteko A-4340 errepide berria. Bide berriak segurtasun eta erosotasun handiagoa ematen du, 1,1 milioi euroko inbertsioa egin ondoren.

Gonzalezek eta López Ubiernak bidearen 2,3 kilometroak ibili dituzte, bai eta egiaztatu ere Añanako Kuadrillako errepide horretan egindako hobekuntzak. Bisitak bat egin du Arabako Txirrindularitza Federazioak kadeteen kategorian antolatzen duen Arabako Itzuliaren Iruña Oka-Rivabellosa lehenengo etapan parte hartzen ari direnak bide berritik igarotzearekin.

“Nahiz eta obrak bukatu diren, datozen hilabeteetan ingurumena itxuraberritzeko proiektua gauzatu behar da, galtzadaren bazterretan. Erabiltzaileek errepide berri-berria aurkituko dute, segurtasun eta erosotasun handiagoa emango diena, haren zabalerari, zoruaren kalitateari eta sarbide seguruei esker”, esan du diputatu nagusiak.

Egokitze proiektuan lan hauek egin dira: zorua zabaltzea eta hobetzea, bihurgune itxiak eta sestra aldaketak kentzeko, eta egungo sarrerak berrantolatzea, ikuspen hobeko tokietan kokatzeko. Errepide berria 2,3 kilometro luze da, bost metro eta erdi zabal, lehengo lau metro eskasekin alderatuta.

Diputatu nagusiak azpimarratu duenez, errepideen eskualde eta toki sarea hobetzeko inbertsioen programan sartzen da proiektu hori.“Inbertsio horieiesker, lurraldeko eskualdeetako herri guneen arteko komunikazioa hobetzen da, eta sare nagusian egindako jardunak osatzen dituzte, hala nola N-124 errepidea, Berantevilla eta Zambranako tartean, egokitzeko proiektua.

Inbertsio programa horrek lurralde oreka sustatzen du modu horretan, eta, gainera, inbertsio publikoa Arabarako aberastasun eta enplegu iturri gisa berreskuratzeko xedea betetzen du.

A-4340 errepidea egokitu eta hobetzearekin, Arabako Batzar Nagusiek 2014ko uztailaren 16an emandako agindua bete du foru gobernuak. Batzar Nagusiek mozio bat onartu zuten orduan, osoko bilkuran, talde politiko guztien laguntzarekin, eta aldundiari berariaz eskatu zioten gauzatu zitzala Melledes eta Manzanos arteko errepidea hobetu eta zabaltzeko lanak.A-4349 errepidearekin bat egiten duen lekuan hasten da A-4340 errepidea, eta bukatu Melledesko hiri zona hasten den lekuan, Rivabellosa eta Quintanilla de la Ribera eta Melledes (Erriberabeitia) lotzen ditu, eta Manzanoserantz jarraitzen du.

Horiek horrela, jarduera honek jarraipena ematen die Rivabellosa eta Melledes arteko bide tartea egokitzeko duela sei urte egindako lanei.

Fotos

Vídeos