Borrar
Urgente Retenciones en la A-8 en Muskiz sentido Cantabria por la operación salida

Ramiro Gonzálezek Amurrioko Zaraobe institutua bisitatu du

Ikastetxearen arduradunek abian dituzten ekimenen berri eman dute

i.agote

Viernes, 10 de noviembre 2017, 00:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Amurrioko alkate Iosune Irabienekin batera, Amurrioko Zaraobe bigarren hezkuntzako ikastetxera hurbildu da gaur goizean, zeinak Araba Industria 4.0. proiektuan parte hartzen baitu. Proiektu hori Arabako Foru Aldundiak gidatzen duen Agora ekimenetik sortu zen, eta, berari esker, prestakuntza espezifikoko 350 ordu eskaintzen dira industria ingeniaritzako lizentziadunentzat, eta baita goi mailako ikasleentzat ere.

Han, Ramiro Gonzálezek, ikastetxeko instalazioak eta gelak ikusi ditu, eta hezitzaile eta arduradunekin bilera bat egin du, eta aditzera eman nahi izan die zein garrantzitsua den Arabaren etorkizunerako arabar enpresek laugarren industria iraultza berengana dezaten eta aurre egin diezaioten automatizazio prozesuari behar beste bermerekin. “Hauxe da gure lurraldea industrian are liderrago izateko bidea. Eta, hori lortzeko –nabarmendu du– funtsezkoa da ikasketa berriak lantzea, 4.0 Industriarekin lotura izango dutenak, bai unibertsitatean, bai lanbide heziketan. Apustu hori Arabako lurralde osoan gauzatu beharrekoa da, eta bereziki hemen, Aiaran, industriak eskualdean duen pisuagatik”.

Bestalde, ikastetxearen arduradunek abian dituzten ekimenen berri eman dute. Zehazki, Iñaki Rodrigo zuzendariak azaldu dio diputatu nagusiari nola egiten den lan prestakuntza dualean, nola ari diren aurten 14 ikasle parte hartzen mekanizatuen eta industria mekatronikaren zikloetan, Arabako hainbat enpresarekin, hala nola Envases Metalúrgicos, Inauxa, TUBACEX Taylor, Ingenet, Iza…eta abar. Nabarmendu beharrekoa da ezen sei ikasle ari direla espezializazio nazioartekotze programan parte hartzen, Tubacex empresa multinazionalaren barruan. Ramiro Gonzálezi jakitera eman zaio nola ikastetxean gauzatzen diren ekintzen artean baden nazioarteko harremanen sare bat, aukera ematen duena urtero-urtero nazioarteko mugikortasuneko programak gauzatzeko ikasle nahiz irakasleentzat, hala nola Danimarkan, Herbehereetan, Austrian edo Bulgarian, besteak beste.

Zaraobe ikastetxeak honako prestakuntza hauek eskaintzen ditu hasierako prestakuntzaren arloan: DBH, batxilergoa, lanbide heziketako eta prestakuntza zikloak. Bestalde, badu ikastaro eskaintza zabal bat langabetuentzat nahiz langileentzat, AFAk, Hobetuz fundazioak eta Lanbidek finantzaturik. Bisita horren aurretik, arabar agintari gorenak bilera bat egin du Josune Irabienekin, eta hark udalerriarentzat axola handikoak izan litezkeen ekimenenberri eman dio. Horixe da Nerbioko parke linealari jarraipena emateko ingurumen garapeneko proiektuen kasua; halaber gizarte zerbitzu jakin batzuen garapena, bizikalitatea hobetzekoak nahiz ekonomia eta enplegua sustatzekoak.

Kider enpresari ikustaldia

Bilera horien ostean, Ramiro González Kider Store Solutions S.L enpresari egin dio ikustaldia, zeina herri horretan bertan baitago, haren instalazioak ezagutzeko asmoarekin. Kider merkataritzako guneak ekipatzen jarduten da, eta 2014an hasi zen lanean. Gaur egun, 175 langile dauzka. Konpainia horrek negozioa garatzeko daukan estrategiaren oinarria da produktuak eta konponbideak berritzea, eta baitaere merkatu berrietara hedatzea, nahiz Europar Batasunean, nahiz Europar Batasunaz kanpoko herrialdeetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios