http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Rafael Mikoleta XXX. Ipuin Lehiaketara lanak aurkezteko epea ireki da

Eskola umeen artean euskararen ezagutza sustatzea eta euskal literatura jorratzea dira lehiaketaren helburuak

ELCORREO.COM

Bilboko Udalak Rafael Mikoleta Ipuin Lehiaketaren 30. ediziora lanak aurkezteko epea zabaldu du. Euskarazko ipuinen lehiaketa honetan parte hartzeko Bilbon erroldatuta egotea eta hiriko ikastetxeetako lehen eta bigarren hezkuntzako ikaslea izatea ezinbestekoa da. Ipuinak 2018ko urtarrilaren 31ko 14.00ak arte aurkeztu ahalko dira, eta sarituak urteko lehenengo seihilekoan jakinaraziko dira.

Ipuin lehiaketak euskarazko aurreneko gramatikaren egilearen izena dauka. Eskola umeen artean euskararen ezagutza sustatzeko eta euskal literatura jorratzeko antolatzen da 1998. urtetik aurrera. Ildo honetan, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Sailak antolatutako lehiaketak Euskararen Sustapenerako Ekintza Planaren (ESEP) hiru helburuetako bi hartzen ditu barne: hizkuntzaz jabetzea eta euskararen kalitatea sorkuntza lanean.

Bilboko udalak jakinarazi duenez, epaimahaia literaturaren munduarekin lotutako zortzi kidek osatuko dute, denak ere Bilbon bizi direnak. Luis Gutierrez, Igone Etxebarria, Pedro Alberdi, Txani Rodriguez, Lutxo Egia, Juan Ramon Madariaga, Irati Malatsetxebarria, Irune Berro eta Goizalde Landabaso, hain zuzen ere.

Sariak lau kategoriatan emango dira: A kategoria: lehen ezkuntzako 3. eta 4. mailak; B kategoria: lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailak; C kategoria: bigarren hezkuntzako 1. eta 2. mailak; D kategoria: bigarren hezkuntzako 3. eta 4. mailak. Epaimahaiak 12 sari banatuko ditu, kategoria bakoitzeko hiru: 1. saria: 180 euroko balioa duten opariak;2. saria: 140 euroko balioa duten opariak; 3. saria: 100 euroko balioa duten opariak.

Ipuinak euskaraz idatzi behar dira, marrazkiz hornituak, eta originalak eta beste lehiaketaren baten aurkeztu gabeak izan behar dute. Egile bakarra izango dute eta irakurtzeko moduan idatzitakoak, hau da, ordenagailuz, idazmakinaz edo idazkera argiarekin. Gaia librea izango da, eta luzera bi eta lau orrialde bitartekoa.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos