http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Prozesu bat jarriko da martxan Romoko Gazteleku berriaren irekiera dela eta

Helburua, zerbitzu honetako erabiltzaileak izango direnei (11 eta 17 urte bitarteko gazteak) inplikatzea izango da

ELCORREO.COM

Udaleko Gazteria Zerbitzuak Romo-Areetan, Romo Kultur Etxe (RKE) berriko beheko solairuan, Gazteleku berria nola izango den erabakitzeko prozesua abiaraziko du hilabete honetan. Irantzu Uriarte Gazteria arloko zinegotziak asteartean adierazi zuenez «prozesu honen beste helburuetako bat zerbitzu honetako erabiltzaileak izango direnei (11 eta 17 urte bitarteko gazteak) inplikatzea izango da».

Eta inplikazio hori nola gauzatuko den azaldu zuen ere bai. Hain zuzen ere, honako gai hauetan erabakiak hartzeko aukera emango zaie gazteei: «Gure helburua beraiek zerbitzuaren izenean, barruko estetikan eta jokuen, bideokontsolen eta aldizkarien aukeraketan edo lehenengo hilabeteetako programazioaren diseinuan, programazioan eta halako gaietan erabaki garrantzitsuak hartzea da. Landuko den beste alderdi bat urteko lehenengo seihilabetekoan izango den inaugurazio ekitaldiaren programazioa diseinatzea izango da. Hor barruan antolatuko diren jarduerak erabakitzea, hain zuzen ere», dio Uriartek.

Prozesuan zehar Gaztelekuko langileak Romo-Areetako elkarteekin eta ikastetxeekin harremanetan jarriko dira, baita 11 urtetik 17 urtera bitarteko gazteekin ere, prozesuan parte hartzera gonbidatzeko. Izan ere, prozesu honen xedea ere bada auzoko herritarrak zerbitzuaz jabetzen hastea.

Era berean, lan saio eta dinamika batzuk lokalean bertan egin ahal izango dira. Behin lanak amaitu eta gero, hartutako erabakiak praktikara eramateko urratsak emango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos