Borrar
Urgente El Gobierno central ampliará el aeropuerto de Bilbao

65 proiekturi 797.000 euro emango zaizkie

Proiektu horietatik 45 enpresenak dira, eta 20 autonomoenak

i.agote

Martes, 22 de agosto 2017, 00:31

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gobernu Kontseiluak gaur ebatzi du ekintzaile izan eta lurraldean enpresa berriak sortzeko 2017ko laguntza deialdia. Azkenean, aurkeztutako 65 proiekturi emango zaizkie laguntzen 797.157,87 euroak. Proiektu horietatik 45 enpresenak dira, eta 20 autonomoenak.

Aurtengo deialdian, Araban enpresa berriak sortzeko96 proiektu aurkeztu dira, eta haietatik 65 onartu dituzte; hau da, iaz adina, % 70 inguru. Gainerako eskaerak ez dira onartu, araudian jasoriko arrazoi objektiboren bat egon delako tarteko, edo azkenean eskatzaileek uko egin diotelako eskatutako laguntzari.

Halaber, proiektu bakoitzaren batez besteko laguntza 2015ean 9.459 euro izan baziren, 2016an 10.920 izan dira, eta 2017an 12.264 euro. Horren arrazoia da eutsi egin zaiola 2017an, 2016an gehienezko dirulaguntzan izandako gehikuntzari,

20.000 eurotik 30.000 eurora gehitu baitzen, proiektuko eta urteko. Muga hori 40.000 euroan jarriko da, baldin eta proiektuak gehienez lor daitezkeen 100 puntutik 80 edo gehiago lortzen baditu.

Laguntzak ia enpresa eta sektore mota guztientzat izango dira. Esaterako, hauek dira nabarmentzekoak: zurrungen aurkako aho-sudurreko apositu berriak garatzea, errei anitzetako errepideetako abiadura bat-batean neurtzeko sistema bat abian jartzea, VFUS automozio eta bilgarriak kentzeko osagaien lantegi bat sortzea, edo hezetasuna desagerrarazteko sistema berri bat garatzea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios