http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Priscila, Sergio Dalma, Pablo López edo Dani Mateo izango dira Principal antzokiko agertokian

Principal antzokiak mendeurrena betetzen duen urtean, 72 ikuskizunek osatuko dute negu-udaberriko programazioa, iaz baino 10 gehiagok

I.AGOTE

Udalaren Kultura Sailaren mendeko Antzoki Sarearen otsailetik ekainera bitarteko denboraldiak 72 ikuskizun eskainiko ditu guztira. Antzerkia, dantza, musika klasikoa, popa, flamenkoa, beste musika mota batzuk, umorea, zirkua eta familientzako proposamen ugari ikusi ahalko dira. Aurten kalitatearen alde egin da, eta besteak beste, Priscila, Sergio Dalma, Pablo López, Dani Mateo, Pepón Nieto eta María Barranco izango ditugu gurean antzokiak ehun urte betetzen dituen urtean.

Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak aurkeztu du egitaraua gaur goizean. Haren hitzetan, “askotariko 72 proposamen izango dira guztira, baina hizkuntza artistiko eta eszenikoen kalitate, aniztasun eta aberastasun egiaztatuaren zigilu bakarraren pean, berriro ere gure hirian arte eszenikoez eta kulturez aske gozatu ahal izatea bermatuko dutenak”

Programatutako 72 proposamenetatik, 58 ikuskizun San Prudentzio kaleko antzokian eskainiko dira, eta beste 14, gizarte etxeetako antzokietan.

Estatuko zein bertako ekoizpen nagusiak etorriko dira, zuzendari handien eskutik, hala nola Miguel del Arco, Carme Portacceli, Alex Rigola eta Yayo Cáceres, eta aktore ezagunek antzezturik: Aitana Sánchez Gijón, Barbara Lennie, Ariadna Gil, el Brujo, Carmen Machi, Carmelo Gómez, Pepón Nieto, María Barranco eta abar. Beste alor batzuetako artistak ere ikusi ahalko ditugu, esaterako, Dani Mateo, Jorge Blass, Sergio Dalma eta Pablo López. Programazioaren plater nagusia “Priscila” musikala da; orotara 7 emanaldi eskainiko dituzte Gasteizen, otsailaren 22tik 25era.

12 abonamendu mota eskainiko dira, eta 13 ikuskizun abonamendutik kanpo.

-Helduentzako abonamenduak 10 proposamen biltzen ditu: Troyanas, Autobiografía de un Yogui, El tratamiento, La dama duende, Tebas Land, La casa de la llave, Arte, Crimen y telón, Cronología de las bestias, Todas las noches de un día.

-Abonamendutik kanpo: Óxido, Vania, Priscila, La edad de la ira, La dama duende, Monteverde, Pablo López, Tosta, Sergio Dalma, Orfeo y Euridice, Jorge Blass, Comedia de las mentiras, Zenit.

-Euskarazko antzerki abonamenduan 4 lan izango ditugu: Oxido, Dublindarrak, Giltzadun etxea, Sherezade eta tipularen azalak.

-Dantza abonamendua: Victor Ullateren balleta: Carmen, Growing young, Ballet du Grand Théâtre de Genève, María Pagés.

-Kontzertu Handien abonamendua: Europa Galante, Las rutas de la esclavitud: Jordi Savall, Gasteizko Ganbara Orkestra – Asier Polo, An evening with James Rhodes.

-Udal Musika Banda: Gure bakarlariak, She sing we swing, Mitos y leyendas, Symphonic winds.

-Familiarentzako antzerki-abonamendua: Izar, Zapatila gorridun mutikoa, Ulises-en bidaiak, Historia de una semilla.

-Familientzako musika-abonamendua: Hau Banda hau, Soinuekin jolasean, Bethoven Pastorala, Creando y recreando Peter Pan, Orpeo y Euridice, Pierrot.

-Umore Giroan abonamendua: The Ópera Locos, Dani Mateo, La comedia de las mentiras, Zenit

-Euskadiko Orkestra Sinfonikoa: Ipar-Haizea, Ingeles-Errusiar Batasuna, Maitagarria eta Hileta, Ingelesa al Dente, Zirraren Tutti-Fruttia, Eztanda Isila, Messa di Bellezza.

-Ikuskizuna Ibaiondon abonamendua: Alike, La Calderota, Othelo, Mur.

-Jim Aktual abonamendua: Los años rápidos, Claudia, Iphigenia en VAllecas, Un tercer lugar.

-XXI. Mendeko Flamenkoa: El Pele, Maria Mezcle, José el de la Tomasa, Rosalía, Miguel de Tena.

Urtarrilaren 25ean hasiko da abonamenduen salmenta, leihatiletan, telefonoz eta Internetez. Hilaren 25ean, 10:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era; 26an eta 27an, berriz, arratsaldez bakarrik.

Ondoren, abonamendu irekia erosi ahalko da, 4 eta 12 ikuskizunetarako (leihatilan eta telefonoz bakarrik); urtarrilaren 29an, 10:00etatik 20:30era, eta urtarrilaren 30ean, 10:00etatik 13:00etara eta 18:30etik 20:30era. Otsailaren 1etik aurrera, leihatilako ohiko ordutegian.

Urtarrilaren 31n, salmenta hasierako ordutegi berezia izango da, 10:00etatik 20:30era. Interneteko salmenta goizeko 10etan hasiko

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos