http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Pre-zinebi hasiko da ostiralean «motorrak berotzen hasteko» helburuarekin

Pre-zinebiren kartela./
Pre-zinebiren kartela.

Lehiaketak, zinemagile desberdinen inguruko saioak, zineskola desberdinetako ikasleen proiekzioak, sari banaketak, omenaldiak etab. izango dira bertan

JAN ECHEVARRÍA

Gutxi falta da Zinebi dokumentalen eta film laburren nazioarteko jaialdiaz gozatu ahal izateko. Dena den, itxaron ezin duten pertsonek jakin behar dute datorren ostiralean 59. edizioaren aurrerapena izango dutela, azaroaren 10era arte iraungo duen pre-zinebiren programazioarekin. Bertan, ohikoa denez, Bilboko Ikus-entzunezkoen sektorea osatzen duten erakundeek, taldeek, elkarte profesionalek eta prestakuntza zentroek izango dute lekua.

Eta zer aurkeztuko dute bertan? Programak Zinebi lehiaketaren beste edizio bat jasoko du beste proposamen askorekin batera. Gauzak horrela, zenbait topaketa izango dira, non Zoe Berriatua zuzendari eta gidoilaria, David Arratibel euskal zuzendaria eta Sara Gómez egile afro-kubatarraren proposamenak aipatzea merezi duen. Hortaz aparte, aurten ere bi saio programatu dira 2016-2017 ikasturtean Bilboko zine eskoletan egindako film labur onenaren Zinebi New Talents saria jaso dezaketen lanak ezagutarazteko. Saria 1.000 eurokoa izango da.

Esan bezala, Pre-Zinebi-a ostiral honetan hasiko da, arratsaldeko 20:00etan, Campos Antzokiko Kupula Aretoan, Zoe Berriatua antzezle, gidoilari eta zinegilearekin egingo den topaketarekin, 'Los Héroes del mal' (2015) film luzearen inguruan.

Hortik aurrera, lehiaketak, zinemagile desberdinen inguruko saioak, zineskola desberdinetako ikasleen proiekzioak, sari banaketak, omenaldiak etab. izango dira.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos