Borrar

Prestakuntza eta enplegua sustatzeko plan berria, San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalan

Egitasmoaren aurrekontua 345.000 eurokoa da, «bertako hiritarrek lana aurkitu dezaten eta epe ertainera edo luzera bizilagunen enplegagarritasuna eta profesionaltasuna hobetu daitezen ere bai»

Elcorreo.com

Martes, 6 de marzo 2018, 23:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoen birgainkutzaren aldeko zenbait neurri hartu dira azken urtetan eta, orain, Bilboko Udalak eta Lanbidek auzo horien prestakuntza eta enplegua sustatzeko plana aurkeztu dute (horretarako aurrekontua 345.000 eurokoa da), «bertako hiritarrek lana aurkitu dezaten eta epe ertainera edo luzera bizilagunen enplegagarritasuna eta profesionaltasuna hobetzeko ere bai».

Ildo horretan, Claret Enea Gizartetxea, Gaztaroa Sartu Koop, Harrobia Ikastola eta Agiantza elkarteek hamaika prestakuntza-ikastaro abiarazi dituzte. 140 pertsonak parte hartuko dute egitasmo horretan eta zerikusia izango dute hirian proiekzio handia duten jarduera profesional, komertzial eta kulturalekin.

Proiektu hau Lanbideren diru-laguntzen deialdiaren barruan dago, hain zuzen ere, pertsona langileen (lanean ari zein langabezian egon) laneratzeko plan bereziak garatzeko deialdiaren barruan, betiere lana izateko edota lanean jarraitzeko arazoak dituztenean. «Lana izateko zailtasun espezifikoak dituzten taldeen gizarteratzeko eta lana aurkitzeko jarduketa integralak» finantzatzen dira proiektu horren bidez.

Udalak proiektu berezi honen barruan antolatu diren ikastaroetako batzuk aipatu ditu. Beste batzuen artean, nazioarteko merkataritza eta sukaldaritza, bitartekaritza komunitarioa, hiri-eraberritzea, kirol eta musika ekitaldiak antolatzea eta turismo arloko prestakuntza. Helburua, Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan «benetako aldaketa eragitea da, auzootako aktiboen garrantzia nabarmenduta eta horietako errealitateei erantzuna emanda».

Nortasun nabarmeneko auzoak Biloko bihotzean

Ekimen hau Bilbo Zaharreko, San Frantziskoko eta Zabalako bizitza-kalitatea eta bizikidetza hobetzea, gizarte-kohesioa sustatzea jarduera ekonomikoa sortzeko eta komunitate- zein kultura-bizitza dinamizatzea xede dituen 'Auzokizuna 2020' Jarduketa Partekatuko Planaren barruan dago.

Horregatik, 250 gizarte, kultura, ekonomia eta auzo-eragilek eta politikari eta teknikarik parte hartu zuten auzo horietan jarduteko plan integral berriaren idazketan. Plan berrian 2020. urtera arte egiteko lehentasunezko 64 jarduketa jaso dira, adostasunaren eta partaidetzaren emaitza.

'Auzokizuna 2020' planaren helburua, Udalaren arabera, «duela 20 urtetik gidatzen duen hiri-eraldaketa sozial eta iraunkorrarekin jarraitzea da». Urtero 140 esku-hartze baino gehiago egiten ditu eremu horretan garapena sustatzeko. Pasa den urtean zehar, esate baterako, Udalak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, 13 milioi euro bideratu zituen auzo horietan erabiltzeko.

Bilboko udalak gaineratu du Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala «nortasun nabarmena» duten hiru auzo direla, eta «horregatik bereizten dira hiriko gainerako auzoetatik». Hala ere, leku pribilegiatuan daude, «Bilboko bihotzean eta erdigune geografikoan».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios