http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Sei postal, lanaldi amaiezinak egiten zituzten emakume anonimoren inguruko gogoeta egiteko

Foru Liburutegiko 0 solairuko informazio-bulegoan banatuko ditu irudiak

ELCORREO.COM

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bizkaiko Foru Liburutegiak sei postal argitaratu ditu, Bizkaiko Foru Agiritegitik hartutako XX.mendeko irudiak erabiliz, eta gaur, martxoak 8, Foru Liburutegiko 0 solairuko informazio-bulegoan banatuko ditu, doan, 'Izan direlako gara, garelako izango dira/Porque fuimos somos, porque somos, seremos' lelopean.

Aldundiak jakinarazi duenez, «opari gisa postalek eta Foru Liburutegiaren kanpoko aldean dagoen irudiak gogoeta egitera gonbidatu nahi dute, Bizkaiko historian ikusten ez ziren lanaldi amaiezinak egiten zituzten hainbat emakume anonimoren inguruko gogoeta egitera, hain zuzen ere».

Ekimen honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak emakume horien «lan isila, iraunkortasuna eta utzi diguten ondarea» aitortu nahi die emakumeei eta berdintasunaren alde lanean jarraitzeko beharrizana helarazi nahi dio egungo gizarteari.

Foru erakundeak zehaztatu duenez, doan banatuko diren postalek «gure historiaren sei une islatzen dituzte, emakumeek hainbat sektoretan egin izan duten lanaren eta egin izan duten ekarpen paregabearen lekuko txiki gisa».

Hauek dira sei postal horiek islatzen dituzten une historikoak: Esne-saltzaileak merkaturako bidean (1915); Arropa garbitzen, ibaian (Abusu, 1912); Antxoak sareetatik askatzen (Lekeitio, 1950); Lanak egiteko aretoa (Durango, 1910); L. Anduiza bitxigintza eta zilargintzako fresaketa-lantegia (Bilbo, 1920; artikulu honetan ikusgai dagoena); eta, azkenik, L. Anduiza bitxigintza eta zilargintzako mahai-tresnen biltegia. (Bilbo, 1920).

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos