http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Portu Zaharreko jaietan lokalak beranduago itxiko dituzte

Horren helburu nagusia, alegia, herritarrek jaiegun hauetan atseden hartzeko duten eskubidea bermatzea da

ELCORREO.COM

Portu Zaharreko jaiak hastear dadude eta ostalaritzaren sektoreari laguntzeko helburuarekin horrekin zerikusia duten saltokiek ohi baino ordu bat eta erdiz beranduago zarratzeko baimena edukiko dute gaurtik abuztuaren 14ra arte. Horren helburu nagusia, alegia, herritarrek jaiegun hauetan atseden hartzeko duten eskubidea bermatzea da.

Horrela, gaur, bihar eta astelehenean, taldeko lokalak 02:30ak arte zabaldu ahal izango dute, 2. taldekoak 04:30ak arte eta 3. taldekoak 06:00ak arte. Igandean, bestalde, 1. taldekoek 01:00ak arte zabaldu ahal izango dute; 2. taldekoek 03:00ak arte eta 4.ekoek 04:30ak arte.

Txosnei dagokienez, lau izango dira Portu Zaharrean, Batzordearenaz gain, jai-eremu nagusian, zabalgunean, alegia. Guztiak herriko kirol talde eta elkarteek kudeatuko dituzte.

Eta hauen ordutegiari dagokionez, eta tabernetakoen helburu berberarekin, zuzeneko musika 03:00etan amaituko da jai-bezperatan eta 01:30ean astegun bezperatan; musika, oro har, 05:00etan amaituko da jai-bezperatan, 1:30ean jaietako azken egunean, eta 03:30ean gainontzeko egunetan.

Txosnak musika kendu eta ordubetera itxiko dituzte, azken egunean izan ezik, horretan ixtea eta musikaren amaiera ordu berean izan beharko baita. Gogoratu, azkenik, Portu Zaherreko sarbidea itxita dagoela honez gero ibilgailuentzat, baimena daukatenentzat ezik, La Ola jatetxearen paretik. Asteazkenean, hilak 16, zabalduko da berriro. Ordura arte, goza ezazue bertan sortzen den giro ezinhobeaz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos