http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Poliziak bereziki erreparatuko dio eraso sexualen kontrako prebentzioari jaietan

Aurten, 400 jarduera baino gehiago kontzentratuko dira etenik gabeko bederatzi jaiegunetan zehar

ELCORREO.COM

Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak bereziki erreparatuko diote eraso sexista eta sexualen kontrako prebentzio eta jarduketari aurtengo Bilboko Aste Nagusian. Bestalde, bi erakundeek segurtasun operatibo berezi bateratua eta koordinatua aurrez ikusi dute, espero diren milioi erdi pertsonen segurtasuna bermatzearren. Aurten, 400 jarduera baino gehiago kontzentratuko dira etenik gabeko bederatzi jaiegunetan zehar.

Aste honetan Bilboko Udalak Udalbatzak festetako diseinatu duen operatibo berezia aurkeztu du, non arlo eta zerbitzu desberdinek modu koordinatu eta bateratuan lanean dihardute, Bilboko Aste Nagusia behar bezala garatzeko eta, aldi berean, Hiribilduko bizilagunen bizi kalitatea mantentzeko.

Aurtengo nobedade bezala, udaletxean dagoen Udaltzaingoaren polizia-etxeak egun hauetan «objektu galdu eta aurkituen» ohiz kanpoko zerbitzua eskainiko du, Aste Nagusian zehar galdutako elementuak errazago itzuli ahal izateko. Horrez gain, salaketa egiteko orduan itxarote-ilarak gutxitzeko, Udaltzaingoak salaketaren sistema azkar eta sinplifikatua zehaztuko du delitu arinen kasuan, hau da, nagusiki lapurreten kasuan, Bilboko Udaltzaingoaren zuzendariak, Adolfo Alustizak, prentsaurrekoan adierazi duenez.

«Salaketa prozesua erraztea bilatzen dugu. Baita 24 orduko objektu galduen bilketaren zerbitzua, hiritarrei trabak sahiestearren», azaldu du Alustizak, zeinek lehengo urtean itzuli ziren 1.500 galdutako objektuak gogoratu ditu.

Halaber, Bilboko Udaltzaingoak eta Ertzaintzak segurtasun operatibo berezi bateratua eta koordinatua aurrez ikusi dute, hirian zehar zabaltzeko, bereziki, pertsona gehien kontzentratzen diren guneetan. Antolaketaren barruan arriskuak aztertuko dira, agenteen kopurua modu koordinatuan planifikatuko da eta etengabe erabakiak hartuko dira. Aginte, komunikazio, informazio eta zaintza sistema bateratuak ere zehaztuko dira.

Era berean, antolaketak bereziki erreparatuko dio eraso sexista eta sexualen kontrako prebentzio eta jarduketari. Ildo horri jarraikiz, kalez jantzitako agenteen kopurua ugarituko da, eta prebentzio nahiz berehalako jarduketa lanetan arituko dira jai esparruetan. Horrez gain, bideozaintza eta erakundeen arteko protokolo guztiak ezarriko dituzte. Hala eta guztiz ere, azpimarratu beharra dago "gizarte guztiak agente aktiboa izan behar duela, halako eskubideak hain larriki ez urratzeko".

Zirkulazioa eta garraio publiko

Bere aldetik, Mugikurtasun eta Jasangarritasun zinegotziak, Inés Ibáñez de Maeztuk, gogoratu du, aurreko edizioetan bezala, Areatzako jai esparru osoan trafikoan aldaketak egingo direla segurtasun arrazoiengatik, eta abuztuaren 17ko, osteguneko, 08:00etatik abuztuaren 29ko, astearteko, 15:00etara Zingira, Epaltzaren Alargunaren, Areatza eta Erribera kaleak oso-osorik moztuko direla.

Era berean, Bilbobusen 18. lineek neurri handiagoan edo txikiagoan ibilbidea aldatuko dute, jaietan etengabe izango diren trafiko mozketen ondorioz. Informazio guztia kontsultatzeko honakoetara jo daiteke: geltokietara, 010 telefono zenbakira (944 010 010, deia Bilbotik kanpo egiten bada) edo udaleko web orrira: www.bilbao.eus/Bilbobus.

Berrikuntza modura, aurten Artxandako funikularrak funtzionamendu ordutegia gaueko 12:00ak arte zabalduko du, larunbatean (19an) hasi eta hurrengo larunbatera (26ra) arte. Hala, "nahi duten pertsona guztiek Artxandatik jarraituko ahal dituzte su artifizialen ikuskizuna", esan du zinegotziak.

Babes zibila, larrialdiak eta segurtasuna su artifizialetan

Aurreko urteetan egindakoaren antzera, jai esparruak postu mediko aurreratua izango du, osasun larrialdiei arreta eskaintzeko. Abandoko geltokiaren atzeko aldean kokatuko da. Gainera, anbulantziak eta langileak ipiniko dira kontzertuetan, barraketan eta bestelako zona estrategikoetan.

Su artifizialei dagokienez, Aste Nagusian gauzatutako jardueren artean jendetsuena eta hobe balioetsiena da. Udaleko Babes Zibil eta Larrialdietarako Zuzendaritzak gogorarazitakoaren arabera, ikuskizun piroteknikoa ikusteko zonarik onena itsasadarraren Ezkerraldea da, Nafarroa kaletik Uribitarte pasealekuraino. Horrez gain, beste gune batzuek ikuspen onargarria dute, hala nola Arriaga plazak, Areatzako espazio batzuek, Ernesto Erkoreka plazak, Campo Volantín pasealekuak, Etxebarria parkeak eta Uribitarte pasealekuak -Zubizuri zubitik Guggenheim museoraino-. Gutxien gomendatzen diren zonak Areatzakoa, udaletxekoa eta Zubizuri zubiak dira.

Bestalde, 989/2015 Errege Dekretuak (artikulu pirotekniko eta kartutxotegiari buruzko araudiak) su artifizialak bertan behera uztera behartzen du, haizeak 36 km/h-ko abiadura gainditzen badu. "2006tik bost aldiz bakarrik gertatu da hau, beraz, hori gertatzeko aukera txikia dago; alabaina, antolaketa berezia prestatu da, herritarrei ikuskizun piroteknikoa bertan behera utzi dela jakinarazi behar zaien horietarako", azpimarratu du Bilboko Udaleko Babes Zibil eta Larrialdietarako zuzendariak, Andoni Oleagordiak.

GARBIKETA ETA OSASUNA

Aurreko urteetan bezala, Bilboko Udalak berriz ere jai hasiera eta txupin garbiaren aldeko apustua egin du. Hala, "arrautza, irin eta likidoen nahasketarekin Bilboko ondarea eta pertsonak eraso eta zikintzearen ohitura" erabat arbuiatu du Pedro Izagak, Bizi Kalitate eta Iraunkortasunerako zuzendariordeak.

260 pertsona baino gehiago arduratuko dira garbiketaz egun hauetan eta horietatik 60k esklusiboki Europa parkean jardungo dute. Horrez gain, udalak 450 edukiontzi instalatuko ditu hainbat jai espaziotan. Era berean, guztira banakako 126 komun eta 25 pixatoki ipiniko dira eta, horiei esker, gutxi gorabehera orduko 18.000 erabileren maiztasuna ziurtatuko da.

Osasun publikoari dagokionez, Osasun eta Kontsumo Arloak jaiek dirauten bederatzi egunetan txosnetan, baita jai esparruko beste establezimendu batzuetan ere, banatzen diren edariak eta elikagaiak egoera higieniko eta sanitario onean daudela zainduko du.

Gainera, Udalak jai esparruan drogen nahiz alkoholaren kontsumoari eta sexu osasunari buruzko informazioa eskainiko du.

Egindako eragin ekonomikoari buruz Bilboko Udalak egindako analisiaren arabera, Aste Nagusiak bilbotarren aldetik kalifikazio altua lortzen du (10en gainean 8,3) eta EAEn 77,2 milioi euro gastatu ziren. Gainera, BPGd-ren 80 milioi euro sortu zituen eta 1.447 enplegu mantendu ziren.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos