http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

«Poesiaz betetako emanaldi musikala», Arriaga Antzokian

Amaia Zubiriak eta Edorta Amuruak ikuskizuna eskainiko dute astelehenean

ELCORREO.COM

'Literatura eta Musika Euskaraz' zikloa itzuliko da antzokiko foyerrera datorren astelehenean, urtarrilaren 29an, Amaia Zubiria abeslariak eta Edorta Amurua musikariak eskainiko duten «poesiaz betetako emanaldi musikal» batekin. Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailak sustatutako saioa arratsaldeko 20:00etan hasiko da, Arriaga Antzokiko arduradunek iragarri dutenez.

Zubiriak euskarazko olerki zahar eta berriz betetako emanaldi musikala eskainiko du, «bere betiko ahots bikainarekin», eta ondoan izango du Edorta Amurua musikaria, gitarraz eta ahotsaz laguntzeko. «Konplizitate musikal bikaina dute bien artean, baina bada biak lotzen dituen lokarri handiago bat, ama-semeak baitira», adierazi dute Arriagako arduradunek.

«Ezinbesteko artista»

Amaia Zubiria «ezinbesteko artista» da euskal musikaren historian 1970eko hamarkadatik, Txomin Artolarekin batera Haizea taldeko kide zenetik eta 'Haizea' eta 'Hontz gaua' diskoak grabatu zituztenetik. Harrezkero, ibilbide oparoa egin du. Zinemarako musikarekin tartekatu ditu bakarkako 12 disko eta musika herrikoiaz osatutako bilduma bat Joxan Goikoetxea soinu jotzailearekin batera.

Emanaldirako sarrerak 12 eta 15 euro artean erosi daitezke www.teatroarriaga.eus web orrian, 946 850 850 telefonoan eta Arriaga Antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos