Borrar

73 plan Getxoz gozatzeko, Aste Santutik aurrera

urismo Bulegoak baliabide eta zerbitzu garrantzitsuenaz gozatzeko eskaintza ezagutzera eman du

Elcorreo.com

Sábado, 24 de marzo 2018, 23:02

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getxoko Turismo Bulegoak Aste Santutik aurrera udalerriko baliabide eta zerbitzu garrantzitsuenaz gozatzeko eskaintza ezagutzera eman du, '73 esperientzia eta plan Getxoz gozatzeko' liburuxkan jasotzen dena, hain zuzen ere.

Liburuxka lau hizkuntzatan argitaratu da –gazteleraz, ingelesez, euskaraz eta frantsesez- eta 43.000 ale banatuko dira. Bertan, udalerriko enpresen 232 eskaintza jasotzen da eta aipatzekoa da 'irteera ziurtaturik' motako jardueren eskaintzaren hazkundea, 39 plan, %53 baino gehiago, hain zuzen ere. Aldez aurretik izena eman beharra eta gutxieneko taldea eskatzen dituzten hainbat jarduera ere jasotzen dira liburuxkan eta, aurrekoetan bezala, eskaintza lau atal handitan banatzen da: Getxo Kosta (24 plan), Getxo Monumentala eta Kulturala (24 plan), Getxo Aktiboa (13 plan) eta Getxo Gastronomikoa (12 plan).

Irantzu Uriarte Turismo zinegotziak aipatu duenez «aurten jardueren eskaintza %28 igo da 2017 urtearekin konparatuta, eta %61,5 2016ko Aste Santuarekin konparatuta. Igoera hau, batez ere Kulturaren, Kirolaren eta Ongizatearen Turismoan eman da eta elkarlan publiko eta pribatuaren alde apustua egiten duen 'Ekonomia Sustatzeko Getxo 2020' estrategiarekin bat dator».

Zentzu horretan, eskertu nahi du «udalerriko enpresek adierazi duten konpromisoa eta egin duten esfortzua besteak beste 'irteera ziurtatu' motako jarduerak aurrera eramateko. Jarduera hauek bereziki interesgarriak dira turistentzat eta bisitarientzat; askotan ez baitute ezagutzen dagoen eskaintza zabala eta anitza, eta helmugara heltzen direnean berehala kontratatu nahi izaten dituzte».

Hortaz aparte aipatu du «Turismo Bulegoa eta Informazio Guneak bisitatzen dituztenetatik %81ek Getxo aukeratzen dutela eguna pasatzeko. Halere, datu horrekin batera, badakigu Getxok publiko fidela duela; azken txosteneko datuen arabera, badakigu %72k lehenengo aldiz bisitatu gaituela baina, era berean, %20k hiru aldiz baino gehiago etorri dela. Publiko hori eskaintza berriekin eta egonaldiko aukera gehiagorekin harritu nahi dugu».

Marmitako tourra, sukaldaritza ikastaroa...

Aste Santuetarako, Turismo Bulegoak, ohiko harrera eta informazio zerbitzuarekin indartuko diren hainbat jarduera prestatu ditu. 'Jarduera ziurtatuak' (aldez aurretik erreserbatu behar ez direnak) ondorengoak dira: Bizkaia Zubia (oinezkoentzako ibiltokira igotzea), Begoñako Punta Galeriak eta Getxo Aquariuma. Dena den, bisita gidatuak egongo dira Bizkaia Zubira eta Portu Zaharrera; bisita autogidatuak 'Taxi Tour' eta 'Hiri Handien Ibilbidea'; itsas-txangoak –belaontziz Abratik eta motordun ontzietan San Juan Gaztelugatxeraino-, eskaintza gastronomikoa eta gominga Bizkaia Zubian.

Aldez aurretik izena eman beharra eta talde minimoak eskaintzen dituzten jarduera berriak hauek dira: marmitako tourra (bela & gastronomia), sukaldaritza familian ikastaroa, pintxo-potea itsasadarretik eta ihes egiteko jolas aretoak (escape room). Halaber, beste hauek ere badaude: Getxon Surf egiten, Paddle Surf-a edo Piragua, Getxon korrika egitea: zapatilen poderioz, parapentea itsaslabarretatik eta Maridajea.

Horrez guztiaz gain, Turismo Bulegoak 'Getxo Pass' dohako txartelaren edizio berri bat egin du. Getxon kontsumitzen duten bisitariak eta turistak deskontuekin eta opariekin saritzen dituen ekimenera udalerriko 46 establezimendu atxikitu dira. Eskaintzari buruzko informazio guztia udal webgunean www.getxo.eus/eu/turismo eta @GetxoTurismo sare sozialetan dago. Anima zaitez!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios