http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Pintxo Txapelketa ospatuko da asteburu honetan Bilbon

Pintxo txapelketa bat./Igor Aizpuru
Pintxo txapelketa bat. / Igor Aizpuru

Foodtrucksetako produktuak datatzeaz gain, nola prestatzen diren ikasteko masterclass-ak eskainiko dira azoka gastronomikoan

IZASKUN MOYANO

Amstel Orok Pintxo Txapelketa antolatu du asteburu honetan Bizkaiko hiriburuko Vista Alegre zezen plazan. 40 sukaldarik hartuko dute parte eta bertara hurbiltzen diren ikusleek pintxoak nola prestatzen diren ikusi ahal izango dute, showcooking-aren bidez. 15 izango dira finalera helduko direnak. Ondoren, mokadu onena Bizkaiko Urrezko Pintxo gisa izendatuko dute, eta berori prestatu duen sukaldaria izango da txapelketako garaile.

Honetarako, mundu mailan ezagun diren bost kide adituk osatutako epaimahai profesionala izango da plazan. Pintxo irabazlea aukeratzeko orduan, zaporea, originaltasuna, aurkezpena eta jatetxe bateko menuan piztu dezakeen interesa kontuan hartuko dituzte.

Pintxo Txapelketa hau Bilbon ospatuko den lehendabiziko aldia da. Bertan, azoka gastronomikoa egongo da, eta streetfood deritzonaren miniaturazko sukaldean jaun eta jabe diren produktu onenak dastatzeko abagunea izango du bertara hurbiltzen den herritar orok. Sarrera dohain izango da eta egun osoan zehar bisitatu daiteke. Bertan Espainia osotik etorritako 10 foodtruck ere izango dira, beraien produktuak erakutsi eta saltzeko. Adibidez, hanburgesak, txakurtxo beroak edota Venezuelako areapak.

Produktuok prestatzen ikasteko Masterchef 2017 saioan irabazle eta finalista izandako Jorge eta Edurne izango dira irakasle. Biek ala biek, ikusleen artean laguntzaileren bat edo beste aukeratuko dituzte, pintxoa osatzen lagun diezaioten. Kasu honetan, Bilboko hiriari ohore egingo dioten bereziki aukeratutako mokaduak aukeratu dituzte.

Aurreko urteetako edizioetan Durangoko Kobika taberna, Mungiako Haritza Gastro taberna, Bilboko Plaza Berrian dagoen La Olla edo Ermuko Sagarra Gastro taberna atera ziren garaile. Hauek guztiak aurten ere txapelketara aurkeztuko dira berriro txapeldunak izateko asmoz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos