Borrar
Pint of Science ekimeneko jaialdia Bilbon eta Ondarroan ospatuko da. Pedro Urresti
Pinta bat garagardo zientziaren izenean

Pinta bat garagardo zientziaren izenean

Astelehenetik asteazkenera, Pint of Science zientzia hedapen jaialdia egingo dute Ondarroan eta Bilbon

amalia ibargutxi

Domingo, 13 de mayo 2018, 01:10

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikertzaileak eta herritarrak tabernetan batuko ditu zientziaz mintzatzeko Pint of Science zientzia hedapenerako jaialdiak. Bihar, asteartean eta asteazkenean izango dira topaketak, Bilbon eta Ondarroan, besteak beste. Topaketen dinamikak zientzia eta aisia nahasi nahi ditu hitzaldi entretenigarriak sortu eta entzuleen jakin-mina pizteko asmoz.

Jorge Bueno jaialdiaren koordinatzailearen arabera, publikoaren 'jakin-min' hori da Pint of Science ekitaldiaren osagai garrantzitsuena. Haren esanetan, topaketaren helburua zientzia publikoari toki arruntetara hurbiltzea da, jendearen artean interesa pizteko. Ekitaldiak Twitter, Facebook eta Instagram sare sozialen bitartez jarraitu ahalko dira.

Hainbat izango dira topaketetan jorratuko dituzten gaiak. Klima aldaketa, neurozientzia, historia eta galaxiak, tartean. Esperimentuak, erakustaldiak, monologoak, ikuskizunak eta emanaldiak antolatu dituzte hitzaldiok arintzeko. Eguneko bi hitzaldi egingo dituzte Ondarroako Beikozini, Kirrixki eta Idoia tabernetan. Bilboko Hika Ateneo, Kafe Antzokia, Erribera, Dock eta Kubrick-ek hartuko dute parte jaialdian, eguneko lau hitzaldi antolatuta.

Guztira, 308 dira Estatuan antolatutako jardunaldiak, iazko edizioan baino %16 gehiago, eta aurreikusi dutenez, 730 zientzialarik gidatuko dituzte hizketaldiak, iaz baino 200 gehiagok. Gainera, 400 boluntario inguruk ere lan egingo dute jaialdian.

Donostiakoak Alboka, Atxerri Bar & Jazz, La Cripta eta Puntudenda lokaletan izango dira, eta zazpi hitzaldi eskainiko dituzte eguneko. Iruñean lau hitzaldi eskainiko dituzte Chester Gastrobar, Bahia eta Zentral lokaletan. Gasteizen, egunean lau hizketaldi egingo dira, Ordi garagardotegian eta Andre Maria Zuriaren plazan.

Nazioartean ere egun berean egingo da jaialdia. Epainiar Estatuan, 51 hiritan egingo dute Pint of Science, eta nazioartean, Europako, Amerika, Asiako eta Ozeaniako 272 hiritan. Ikerketa zentroak, unibertsitateak eta zientzia alorreko erakundeek parte hartuko dute ekimenean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios