http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

'Picasso, el viaje del Guernica' erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan, azaroaren 30era arte

'Picasso, el viaje del Guernica' erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan, azaroaren 30era arte

'Picasso. Guernicaren bidaia' erakusketak margolariaren lanari buruzko ibilbide historiko bat egiteko aukera dakar

SERGIO EGUÍA

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek, CaixaBanken Euskadirako eta Kantabriarako lurralde zuzendari Juan Pedro Badiolak, eta artearen historialari eta erakusketaren aholkulari Carlos Martínek inauguratu dute gaur Picasso. El viaje del Guernica erakusketa.

Bere kultur programazioaren barruan, 'la Caixa' Gizarte Ekintzak bereziki egiten dio arreta azken mendeko arteari. Izan ere, arte modernoaren eta garaikidearen gaineko erakusketen bidez, arte molde horrek egungo sentsibilitatean izan duen eragina erakutsi nahi du 'la Caixa' Gizarte Ekintzak, eta nabarmendu, zer-nolako eginkizun garrantzitsua izan duten XX. mendeko sortzaile bisual handiek guk mundua ikusteko dugun moduan. Xede hori gogoan, iragan mendeko pinturaren historiako izen handi batzuei eskainitako erakusketak antolatu ditu; Salvador Dalíri eta Andy Warholi, esate baterako.

Oraingo honetan, izen horiei Pablo Picasso erantsi zaie, Guernica lanaren 80. urtemugaren ospakizunaren karira. Horrela, 'la Caixa' Gizarte Ekintzak eta Sofia Erregina Arte Zentroaren Museoak elkarrekin antolaturik, erakusketa-proiektu berri eta berritzaile ibiltari honek ibilbide bat eskainiko du, bisitariak XX. mendeko historian barna ibil daitezen, mende horretako lanik adierazgarrienetako baten eskutik. Erakusketa bi trailerren barruan ekoiztu da; biak batuta, 200 metro koadroko erakusketa gela bat osatzen dute. Erakusketa ibiltaria denez, Espainia guztian zehar ibiliko da datozen urteotan, eta horri esker, hango eta hemengo hirietara hurbilduko da margolan ikonikoaren historia.

'Picasso. Guernicaren bidaia' erakusketak Picassoren lanari buruzko ibilbide historiko bat egiteko aukera dakar, hura Parisen 1937an sortu zenetik 1992an Sofia Erregina Arte Zentroaren Museo Nazionalean behin betiko kokatu zen arte. Horri esker, bisitariek jakingo dute zer-nolako sorkuntza-prozesua gauzatu zuen artista espainiar ospetsuak lana ontzeko, eta era berean, lanak gerraren kontra duen esanahia, eta zergatik ibili zen lana mundu zabalean, 40 urtetik gora.

Erakusketa gune eta baliabideek garai hartako testuinguru historikoa darakutsate, eta Guernica lanaren garrantzia eta esanahia ulertzeko gakoak ere bai. Badira ikus-entzunezkoak, garai hartako argazki eta kartel erreprodukzioak, eta agirien nahiz marrazkien faksimileak, guztiak ere jakingarriak XX. mendeko artistarik garrantzitsuenaren lanik adierazgarrienetako baten sorkuntzaren eta bidaien historia azaltzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos