http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Petronorrek itsasoan hidrokarburoak detektatzeko sistema instalatuko du

Petronor hidrokarburo orbanak goiz detektatu nahi ditu.
Petronor hidrokarburo orbanak goiz detektatu nahi ditu. / Pedro Urresti

Sistema horren bitartez, hidrokarburo zantzuak atzeman eta geldiarazi nahi dira

ELCORREO.COM

Petronor konpainiak sistema berritzaile bat gehituko dio itsas terminalari, itsasoaren gainazalean sor daitezkeen hidrokarburo orbanak goiz detektatu ahal izateko. Sistema horren bitartez, hidrokarburo zantzuak atzeman eta geldiarazi nahi dira, nonahitik datozela ere, itsasbazterretako esparruak zikindu baino lehen.

Konpainiak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, teknologiarik aurreratuenak tresna batean integratuz, hainbat sentsore erabiltzen dituen sistema konplexu hau inplementatu ahal izango da, eta, horri esker, itsasoan gorabeheraren bat detektatuz gero, sistemak argi infragorriko eta radarreko irudien bitartez lortutako informazio guztia bilduko du, kontrol zentroan alarmari automatikoki eraginez.

Hori guztia bi minututik beherako denboran egiten du, gauez zein egunez, baldintza klimatologikorik latzenetan ere, fidagarritasun maila maximizatzea eta eguneko 24 orduetan eta asteko zazpi egunetan etengabeko monitorizazioa izatea ahalbidetuz.

Petronorren itsas terminalean instalatutako sistemak dagokion itsas azalaren %100aren gaineko estaldura lortuko du datorren irailetik aurrera, eta honek aurrerapen handiaz esku hartzeko aukera bermatuko du. Gainera, sistemak orban horiek norberarenak ala beste norbaitek eragindakoak diren zehazteko gaitasuna izango du.

Repsol Taldeak eta Indra teknologia enpresak elkarrekin garatu duten teknologia hau HEADS deitzen da, ingelesezko siglei jarraiki: Hydrocarbon Early Automatic Detection System.

Fotos

Vídeos