http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

‘Pentsatu pluralean, erosi singularrean’, kanpaina tokiko merkataritzari laguntzeko

Gasteiz, Laudio, Amurrio, Agurain, Araia eta Guardiako 165 dendak hartzen dute parte

I.AGOTE

‘Pentsatu pluralean, erosi singularrean’. Arabako Foru Aldundiak kanpaina bat abiaraziko du gaur Gasteizko eta Arabako txikizkako merkataritzari laguntzeko eta sustatzeko lelo horrekin, kontsumitzaileei helarazteko auzoko edo herriko dendan erostea kalitate eta tratu hurbilaren sinonimo ez ezik, bertako ekonomia, enplegua eta ekoizleak sustatzea ere badela.

Guztira, Gasteiz, Laudio, Amurrio, Agurain, Araia eta Guardiako 165 dendak hartuko dute parte datozen asteetan komunikabide eta sare sozialetan egongo den kanpainan. Dendetan bertan ere izango da ikusgai, hauen bidez: bereizgarriak, informazio foiletoak eta manifestu bat, txikizkako merkataritzan kontsumitzeak dakarren eragin positiboa azaltzen duena.

Manifestu hori irudi bihurtzen da sustapen bideo batean, non protagonistak dendari arabarrak diren.

Cristina González Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko diputatuak eta Felipe Garcíaarloaren zuzendariak gaur aurkeztu dute kanpaina Arabako merkatarien elkarte guztietako ordezkarien aurrean, eta eskerrak eman dituzte sektorearen laguntza eta inplikazioagatik.

“Zuen konpromisorik gabe, kanpaina hau ez zen posible izango eta, batez ere, ez luke zentzunik edukiko”, esan du Gonzalezek.Diputatuak azaldu du kanpainaren helburua dela “azpimarratu eta jendeari helaraztea tokiko merkataritzaren balio profesional eta soziala.

Balio profesionala, produktu bakarrak eskaintzen dituztelako, adituak direlako nor bere eskaintzan, hobeto ezagutzen dituztelako haien bezeroak, eta hurbilak eta arduratsuak direlako. Eta balio soziala, tokiko ekonomia dinamizatzen dutelako, eta banaketa kate handietan ordezkatuta ez dauden produktuak eta ekoizleak jasotzen dituztelako”.

“Bi balio horiek, profesionala eta soziala, kanpainaren leloan batzen dira, hain zuzen, Arabako txikizkako dendak singularrak direla, bai, baina onura plurala ekartzen diotela komunitate osoari”, erantsi du.

Denda ibiltaria‘Pentsatu pluralean, erosi singularrean’ kanpaina gaur jartzen da abian eta 2019ko hasiera arte egingo da, zenbait fasetan. Hasten da Gabonak aurreko asteetan, funtsezko denboraldia baita tokiko denden salmentarako, mezuak zabalduz komunikabide eta sare sozialetan, eta atxikitako dendetako bezeroei berrerabiltzeko 10.000 poltsabanatuz kanpainarenleloarekin.

Geroago, lehiaketak egingo dira sare sozialetan eta 2018ko udaberrian abian jarriko da denda ibiltari batdiseinuko edukiontzietan oinarrituta etaThe Singular Store izendatu dena. Espazio hura Gasteizko eta kanpainan parte hartzen duten dendak kokatuta dauden herrietako (Amurrio, Laudio, Agurain, Araiaeta Guardia) zenbait puntutatik ibiliko da. Helburu nagusia ez da produktuak saltzea, esperientziak saltzea baino, eta dendarien eta bezeroen arteko topagune berezia izatea: egun bakoitzean, zenbait dendak bere produkturik singularrenak erakutsiko dituzte eta eureneskaintzaren aurkezpen publikoa egingo dute.

Cristina Gonzalezek azpimarratu du kanpaina “integrala” dela eta kontsumitzaileei ez ezik, dendari txikiei ere begira dagoela.“Google my Business-i buruzko prestakuntza saioak ere sartzen diradendarientzat.

Lineako plataforma horren bidez lortzen da denden geokokapena, bezeroekin elkar eragitea eta haien gustu eta beharrei buruzko informazioa eskuratzea”.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos