http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Patxi Lanceros filosofoaren lan berriaren aurkezpena, Bidebarrietan

Patxi Lanceros. / Youtube

Asteartean, arratsaldeko 19.30tik aurrera, Iñaki Esteban kazetariak zuzenduko du Bilbon egingo den ekitaldia

IZASKUN MOYANO

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Patxi Lanceros filosofo bilbotarraren 'El robo del futuro. Fronteras, miedos, crisis' (Catarata arg.) liburu berriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteartean, arratsaldeko 19.30etik aurrera. Bertan, globalizazioaren garaian demokraziei loturak ezartzen dizkieten zailtasunei eta zalantzei buruzko gogoeta argia eta zorrotza egiten du.

Egilearekin batera Imanol Zubero Soziologia Doktorea eta UPV/EHUko irakaslea egongo da, eta ekitaldia kulturan espezializatutako Iñaki Esteban kazetariak aurkeztuko du. Streaming-ez eskainiko da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez .

'El robo del futuro. Fronteras, miedos, crisis' lanak, gizarte global konplexuak dituen zailtasunen berri eman nahi du. Zailtasun horiek ezegonkortasun eta zalantza era askoren iturri dira: pertsonen mugikortasuna, iritziak, sinesmenak edo konbikzioak, hainbat muga motek ixten eta zatitzen duten gizartea, hainbat abiaduran mugitzen dena, desilusiorako joera duena, sustatzen duen munduan, gero eta norbanako gehiago periferia gordinera bidaliz. Krisiaren benetako esanahia, egilearen berbetan, beldurra eta gorrotoa politikaren mutur dinamizatzaile gisa agertzen direla da.

Patxi Lanceros (Bilbo, 1962) Ezagutzaren Teoria eta Filosofia eta Antropologia Politiko irakaslea da Deustuko Unibertsitatean. Ohiko kolaboratzailea da hainbat aldizkaritan eta aldizkako argitalpenetan, eta idatzi dituen liburuen artean hauek azpimarra daitezke: 'Identidades culturales' (Deustuko Unibertsitatea, 1997), 'El destino de los dioses' (Trotta, 2001), 'Verdades frágiles, mentiras útiles: éticas, estéticas y políticas de la postmodernidad' (Hiria, 2000), 'Política mente. De la revolución a la globalización' (Anthropos, 2005), 'La modernidad cansada y otras fatigas' (Biblioteca Nueva, 2006), 'Fuera de la ley. Poder, justicia y exceso' (Abada, 2012) eta, Juan Barjarekin batera, 'Pasos: los espacios del nómada' (Abada, 2016).

Temas

Bilbao

Fotos

Vídeos