http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

160 parte hartzaile baino gehiago, Barakaldoko Berbalagun ekimenean

Arduradunen arabera «gero eta ezagunagoa da ekimena»

ELCORREO.COM

160 parte hartzaile baino gehiago izan zituen joan den ikasturtean, Barakaldoko Berbalagun egitasmoak «eta horrek esan nahi du, hamar urte eta gero, gero eta ezagunagoa dela ekimena». Horrela, Barakaldoko Udalak hiriko euskaltegiekin batera antolatzen duen Berbalagun egitasmoaren edizioa berria abian da jada, «euskara kalera atera eta erabiltzeko» helburuarekin.

Nerea Cantero Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara, Gazteria eta Drogamenpekotasunen Prebentzio Arloko zinegotziak eta Iker Sagaztibeltza Berbalagun programako kideak aurkeztu dute aste honetan egitasmoaren ikasturte berria.

Iazko ikasturtean, astean behin elkarren artean euskaraz hitz egiteko 15 talde baino gehiago osatu ziren. Funtzionatzeko modua oso sinplea da: aisialdiko guneren batean elkartzen dira euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak edo sarri erabiltzen ez dutenak, eta lasai mintzatzen dira, euskaraz.

Ikasturtearen hasieran eratzen dira Berbalaguneko taldeak. Horrela, ekimenean parte hartu nahi dutenak AEK euskaltegira, udal euskaltegira edo Hizkuntza Eskolara joan daitezke, edo bestela: 678 626 567 telefonora deitu edota barakaldo_berba@aek.eus helbide elektronikora idatzi.

«Gero eta gehiago dira euskara kalean darabiltenak, hirian finkatuz doazen taldeon inguruan. Jendea parte hartzera ez ezik, euskara kalean erabiltzera ere animatu nahi ditut herritarrak», adierazi du Canterok.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos