http://static.elcorreo.com/www/multimedia/201707/04/media/zabalik-logo-ec.jpg

Parke biosasungarriak dinamizatzeko programa arrkastatsua

Maiatzean eta ekainean adineko 29 pertsona egon dira Arrigorriagako parkeetan, eta bertan begiraleen laguntza jaso dute. Balorazioan, esperientzia ona izan dutela adierazi dute

ELCORREO.COM

Parke biosasungarrien bitartez adinekoen artean ariketa fisikoa sustatzeko proiektua Arrigorriagako Udalak antolatu du Bizkaiko Aldundiaren laguntzarekin, eta, hori horrela, maiatzean eta ekainean jende askok parte hartu zuen. Hortaz, alde horretatik arrakasta izan du, baina, gainera, parte hartu zutenei ondoren egindako balorazio-inkestaren datuei erreparatuz gero, proiektuak arrakasta izan duela ikusiko dugu.

Guztira, doako 8 informazio-saio programatu ziren herriguneko Odol Emaileen plazako parke biosasungarrian eta Abusu Zentro Soziokulturalaren alboan kokatutakoan. Saioak maiatzaren 11n hasi eta ostegunetan egin ziren, 09:30etik 10:30era. Parke bakoitzean 15 toki aurreikusi ziren; herrigunekoan 13 bete ziren eta Abusukoan 14.

Inkesta egin dutenen %57k saioak hasi baino lehen ez zekien parke biosasungarrietako makinak erabiltzen, eta guztien iritziz saioei esker hobeto erabili ahal izango dituzte hemendik aurrera.

Galdetutako parte-hartzaileek, halaber, uste dute programak herritarrei parkeak gehiago erabiltzeko aukera ematen diela, eta adierazi dute begiraleek modu argian azaldu zituztela gailuak eskaintzen dituzten aukerak. Bestalde, erabilerak haien premia eta gaitasunetara egokitu dituzte. Era berean, aho batez, esperientzia “ona” izan dela adierazi dute.

Beste alde batetik, parkeak ebaluatzeko orduan, egokitzat jo da, bai kokapena, bai antolaketa, nahiz eta hobetu daitekeela uste den parkeetako batean zabuak makinen artean baitaude. Saioak amaitzerakoan, erabili ondoren, pare bat makina zigilatu behar izan zituzten, eta kasuren batean sorbaldak, ukondoak eta eskumuturrak mugitzeko makinak bota dituzte faltan.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos