http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Paper gaineko grabatuaren izarrak hiriburuaren jaun eta jabe

Open Portfolio feriaren muntaia./
Open Portfolio feriaren muntaia.

Open Portfolio 2017 programa ospatuko da asteburuan, nazioarteko margolariek haien artea erakutsiko dutelarik

IZASKUN MOYANO

Iazko jaialdiak izandako arrakasta dela eta, aurten Open Portofolio programak bere bigarren edizioa ospatuko du. Asteburu osoan zehar nazioarteko 16 grabalari eta artistak Bilboko Zabalgune eraikinean batuko dira, haien lanak erakutsi eta saltzeko asmoz. Aukera ona da grafikaren esparruak atzerrian duen oihartzuna neurtu eta bide batez, gurera ere arte mota hori hurbiltzeko.

Hautatutako artistak leku guztietatik datoz: Argentina, Erresuma Batua, Italia, Espainia, Serbia eta Kolonbiatik. Guztiek beraien lanak defendatu zituzten atzo arratsaldeko 16:30tik aurrera, papera eta eta obra grafikoa protagonista izango diren topaketa batean. Aurkezpena irekia izan zen, eta 18:30era arte iraun zuen. Momentu horretan, Zabalgune eraikineko erakusketa-gunera joango dira, euren lana ezagutarazi eta saltzeko.

Hurrengo egunean, hots gaur, bisitari eta profesionalekin egoteko aukera ere izango dute, 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Ondoren, Zabalguneko atarian azaroaren 6ra arte bisitatu ahal izango den erakusketa zabalduko dute bakoitzaren lanekin. Honek, era berean, hiriko kultur ehuna aberasten lagunduko du.

Jaialdiaren bigarren edizio honetan, epaimahaiak lau artista hautatuko ditu. Hauek, urriko deialdian hautatutako lau artistekin batera, azken fasean hartuko dute parte. Ekitaldi hau FIG Bilbao Azokaren barruan ospatuko da, Euskalduna Jauregian, azaroaren 18an. Eta irabazleak, saria jasoko du: egoitza CIES (A Coruñako Betanzoseko Estanpa Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) zentroan eta adierazpen- espazio bat datorren urteko FIG Bilbao Jaialdian.

Azken finean, jaialdiaren xedea grabatuaren esparruan garaitzen ari diren praktika artistikoak ikusgai bihurtu, babestu, zabaldu eta sustatzea da. Izan ere, artearen munduan ezagutzera emateko promozio, hedapen eta profesionaltasun plataforma paregabea da.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos