http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Otxarkoagako auzotarren indarra, jokoan

Txotxongiloen ekitaldia izango da Otxarkoagan./Epa
Txotxongiloen ekitaldia izango da Otxarkoagan. / Epa

Haur eta Gazte Jardunaldiak antolatu ditu astebururako Txirula Kultur Taldeak: ipuin kontalaria, puzgarriak, kontzertuak, hainbat tailer, kaleko antzerkia, futbol eta saskibaloi txapelketak…

AMALIA IBARGUTXI

Auzotarren indarra batu nahi dute eta kaleetara atera. Horretarako antolatu dituzte Otxarkoaga bilbotar auzoan Haur eta Gazte Jardunaldiak. Bizikidetzan eragin nahi du horrela Txirula Kultur Taldeak, antolatutako hamaika ekintzekin.

Besteak beste, batukada, ipuin kontalaria, apar-festa, puzgarriak, kontzertuak, hainbat tailer, kaleko antzerkia, magia, txokolatada, txotxongiloak, bilketa ekologikoa, futbol eta saskibaloi txapelketak, palomitada eta txirrindularitza-buelta prestatu dituzte «auzoa dinamizatzeko helburuarekin, eta bertan bizi ez direnak ezagutzera etor daitezen Otxarkoagara». Ia ehun bolondresen laguntzarekin burutuko dituzte denak, goizeko 11:00etatik 21:30era larunbatean, maiatzak 19, eta 10:00etatik 13:30era igandez, hilak 20.

Otxarkoagako Mugarik Gabeko Umeentzako Ipuin Lehiaketara aurkeztutako 400 ipuin inguru artetik 24 aukeratu dituzte antología estiloko libururako. Igandean aurkeztuko dute liburu hori, Kepa Enbeitia plazan 11:45ean, eta ipuin protagonistek irakurriko dituzte jarraian.

Haurrentzako eta gazteentzako jardunaldiez gain, Otxarkoagak Ikusleen Komunitatea hartuko du asteburuan, Otxarkoaga sormenezko barruti gisa bultzatzeko asmoz. Bestalde, Magia Topaketak antolatuko dira. Bertan, gazteak eta artista ezagunak bilduko dira adin guztietako ikusleentzako ikuskizunak eskaintzeko.

Gizarte-kohesiorako espazio berriak sortzearen aldeko apustua egin nahi izan du Udalak, Imajinatu Otxarkoaga deitzen zen proiektuaren jarraipen diren jardunaldi hauekin, «betiere, auzoan dauden gizarte-eragileak inplikatuz eta herritarrek parte hartzea kontuan hartuz».

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos