http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Orkestrako zuzendaritzari buruzko topaketa, apirilean

Topaketen bigarren edizioa izango da eta apirilaren 10etik 13ra arte ospatuko da

ELCORREO.COM

Orkestrako zuzendaritzari buruzko topaketen bigarren edizioa izango da apirilaren 10etik 13ra arte eta orkestrako zuzendaritzaren ikasketak gaur egungo formakuntzetan sustatzea eta talde instrumentalen zuzendaritza garatzeko baliabide teknikoak eta artistikoak eskaintzea da helburua.

Jose R. Pascual-Vilaplana, Bilboko Udal Musika Bandako zuzendari titularra, izango da irakaslea eta Jan Van der Roost musikagile eta zuzendari belgikarrak ere parte hartuko du, Bilboko Udalak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Praktiketako banda modura Bilboko Udal Musika Banda arituko da, eta, horrela, parte hartzaile aktiboek aukera izango dute zuzendari gonbidatu bat izendatzeko lehiaketa batean parte hartzeko. Zuzendari horrek 2018-2019 denboraldiko kontzertu batean egingo luke lan taldearekin eta Bilboko Udal Musika Bandako irakasleek eta zuzendari gonbidatuak osatuko dute epaimahaia.

Ikastaroaren edukiak ondoko hauek dira: gaur egungo orkestrako zuzendariaren figura; teknika kironomikoa, komunikazioa keinuen bidez; partituren analisia irizpide interpretatiboa egiteko; organologia eta instrumentazio bandistikoa; didaktika zuzendaritzan: entsegutik proiektu bandistiko baten programaziora.

Izen-emateak posta elektronikoz bidali beharko dira Bilbao Musika erakundera azaroaren 30a baino lehen (amaiabilbao@bilbaomusika.eus), izena emateko kuotaren ordainagiriarekin batera. Ikasle aktiboak izena eman ahala edota cirriculum vitaearen arabera hautatuko dira. Aukeratuek abenduaren 15etik aurrera jasoko dute jakinarazpena.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos