http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Bi ordu beranduago itxiko dute ostalaritzako lokalek

Gazte batzuk Alde Zaharreko taberna batean./L.A. Gómez
Gazte batzuk Alde Zaharreko taberna batean. / L.A. Gómez

Adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, eguneko lokalei, terrazei, kanpoko kontsumokoei eta osagarriei izan ezik

ELCORREO.COM

Bilboko Udalak ordu bi luzatuko du ostalaritzako lokalak ixteko ordua hirian garrantzi handiko ekitaldiak daudenean (oraingoan BBK Live-ari dagokio garrantzi hori) edo egun bereziki seinalatuetan, hala eskatu dio-eta Bizkaiko Ostalaritza Elkarteak.

Luzapen hori ondoren adierazitako egunetan aplikatuko zaie ostalaritzako lokal guztiei, eguneko lokalei, terrazei, kanpoko kontsumokoei eta osagarriei izan ezik, bestelako ordutegia dute-eta:

-Bilbao BBK Live jaialdian, uztailaren 6an, 7an eta 8an.

-Aste Nagusian, abuztuaren 19tik 27ra (kasu honetan, ordutegiaren luzapena “eguneko lokalei” ere aplikatuko zaie).

-BIME jaialdian, urriaren 21ean.

-HALLOWEEN gauean, urriaren 31n.

-Gabonen aurreko aldian, abenduaren 1etik 9ra bitartean.

-Gabonetan, abenduaren 15etik urtarrilaren 6ra bitartean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos