http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Opor-etxebizitzen okupazioa ia osoa izango da Aste Nagusian

Gero eta jende gehiago etortzen da Euskal Herrira Bizkaiko hiriburua bisitatzeko asmoarekin. Are gehiago, Bilboko Aste Nagusia iristen denean; izan ere, urteko aste horretan (abuztuaren 19tik-27ra arte ospatuko da aurten) munduko txoko desberdinetako jendea dator Mari Jaia ikustera ete bertan sortzen den giro ezinhobeaz gozatzera ere bai. Txosnak, barrakak, kontzertuak, tabernak, su artifizialak... argi dago Bilboko jaiek denetarik eskaintzen diotela bisitariari eta askok errepikatzen dutela esperientzia.

Gauzak horrela, ez du harritzen jakitea opor-etxebizitzen okupazioa %96koa izango dela Aste Nagusian. Gau bakoitzeko prezioa etxebizitza hauetan 214 eurotakoa da, eta Airbnb-k jasotzen duen bezala, 14 gelditzen dira libre soilik.

Oraindik alokatu ez diren etxebizitzen salneurria 127 eurotatik 515ra dijoaz konpainian, gonbidatuak eta beren etxeak edo gelak alokatzen duten ostalarien arteko bitartekari egiten duen internet atarian.

Bestalde, Rentaliak, opor-alokairura dedikatzen den beste web-orri bat, bost etxebizita eskaintzen ditu soilik Bilboko Aste Nagusirako eta zortzi egunetarako salneurriak 690 eurotatik 1.269ra dijoaz.

Ekintza hau jarraitzen duen beste atari bat Homeaway da. Hemen lau etxebizitza gelditzen dira, gau bakoitzeko 136 eurotatik 198ra dijoazten salneurriekin.

Beraz, argi dago Aste Nagusira hurbiltzeko asmoa duen jendeak ez duela erraz izango opor-etxebizitza bat alokatzeko orduan. Gainera, alokatzea lortzen badu ez da batere merkea izango. Argi dagoenez, jendeak duela denbora asko egin zituen bertara hurbiltzeko planak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos