http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Ondarru eta Lekeitio bitartean korrika egiteko prest?

Ondarru Lekitto II. kostaldeko lasterketan izena emateko epea bihar zabalduko dute

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Korrika egitea modan dago. Hori dela eta, kirola horren inguruko probak etengabe hazi dira azken urteetan eta ohiko gauza bilakatu da kalean gaudela gure albotik erritmo altuan izerditan dabilen jendea ikustea etengabe. Hortaz aparte, errepidea lasterketa bategatik moztu dutela ikusten dugu askotan ere bai.

Betiko korrikalariak orain 'runner' bezala ezagutzen ditugu eta zalantzarik gabe kirol horren inguruko moda asko aldatu da: elastiko teknikoak, pronatzaile eta supinatzaile oinkadak laguntzen duten zapatilak...

Orain, Ondarru Lekitto II. kostaldeko lasterketan gure ekipazioa probatzeko aukera daukagu. Proban izena emateko epea bihar zabalduko dute eta parte hartu nahi dutenek www.herrikrosa.eus webgunearen bitartez eman beharko dute izena irailaren 22a baino lehen.

Ondarroako Udalak jakinarazi duenez, lasterketa aurten irailaren 23an, larunbatean, izango da. Lasterketak 16 kilometroko luzera izango du eta Ondarroa eta Lekeitio lotzen dituen kostaldeko errepidetik zehar igaroko da.

Baina zer nolako proba da hau? Lekeitioko Tximista Atletismo Taldeak antolatzen duen proba honek bere bigarren edizioa ospatuko du. Esan bezala, lasterketa 2017ko irailaren 23an izango da eta, guztira, 15,5 kilometroko luzera izango du. Irteera, 17:00etan izango da Ondarruko Itsasaurre enparantzan .

Interesdunek izena eman ahal izango dute bihartik aurrera irailaren 22ra arte internet bidez, www.herrikrosa.eusweb-orrian eta izena emateko kuota 15 eurokoa izango da.

Lasterketa-eguna aurretik atletak berak ziurtatu beharko du onartutakoen zerrendan dagoela eta ordainketa, lasterketa-eguna baino lehen egin beharko da. Beraz, atletak ziurtatu egin beharko du bere izena 'ordainduta' bezala jarrita dagoela zerrendan. Horrela ez bada, lasterketa-egunean ordainketaren egiaztagiria ekarri beharko du edo inskripzioaren prezioa ordaindu bertan momentuan. Antolatzaileek gogorarazi dutenez, lasterketa egunean ez da inskripziorik egongo.

Fotos

Vídeos