http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Oiongo enplegu anezkak lana bilatzen lagunduko die udalerriko herritarrei

Curriculum vitae-a egiteko doako lantegi bat antolatu du

I.AGOTE

Oiongo enplegu anezka osatzen duten pertsonek elkarrekin partekatuko dituzte iragan urritik programa honen bidez berenganatu dituzten jakintzak, eta doako lantegi bat antolatuko dute udalerriko herritarrentzat, curriculum vitae-ak eta aurkezpen gutunak egiten ikasteko, lehentasuna izango dutelarik langabezian daudenek.

Lantegia doakoa izango da, eta otsailaren 22an izango da, Oiongo erretiratu etxeko Bazterra aretoan, han bildu ohi baitira Arabako Foru Aldundiak eta Santa María la Real Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Zerbitzuaren laguntza eta elkarrekiko finantzaketarekin sustatutako anezka honetako kideak.

Elkartasun eta konpromiso soziala funtsezko balioak dira enplegu anezketan, ez bakarrik barrura begira, programan parte hartzen dutenek ezagutzak eta esperientziak elkarren artean parteka ditzaten sustatuz, hartara lan merkatura sartzeko aukerak emenda ditzaten, baita kanpora begira ere bai, beste kolektibo batzuei lagunduz.

Baldintza horrekin, joan den urritik Oiongo enplegu anezka osatzen duten langabetuek curriculuma eta aurkezpen gutuna egiten ikasteko doako lantegi bat antolatuko dute udalerriko beste herritar batzuentzat, lehentasuna izango dutelarik langabezian dauden pertsonek.

Anezka osatzen duten kideak arduratuko dira otsailaren 22tik aurrera lantegia gidatzeaz Oiongo erretiratuen etxeko Bazterra aretoan (los Chorros kalea, z.g.), 10:00etatik 12:00etara, eta parte hartzaileei lagunduko diete beren curriculum vitaea eguneratzen, aurkezpen gutun bat idazten eta baita lana aktiboki bilatzeko beste ekintza baliagarri batzuk gauzatzen ere.

Jarduera honetan parte hartzeko interesa duten pertsonek leku bat erreserbatu ahal dute otsailaren 2abaino lehen, erretiratuen etxean, edo Oiongo enplegu anezka kudeatzen duen teknikariarengana joz, Irene Rodríguez Ledesmarengana, posta elektronikoko helbide honetan: irodriguez@santamarialareal.org

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos