http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Oinezko eta txirrindularienganako begirunea zabaltzeko erakusketa Ignacio Aldecoa Kultura Etxean

Oinezko eta txirrindularienganako begirunea zabaltzeko erakusketa Ignacio Aldecoa Kultura Etxean

SERGIO EGUÍA

Ignacio Aldecoa Kultura Etxean, gaurtik datorren otsailaren 16ra arte 'Oinezkoa, txirrindularia, ez dezatela zeharkatu zure bizitza' izeneko argazki erakusketa egongo da. Stop Accidentes elkarteak antolatua da, Foru Aldundiaren laguntzaz eta Gasteizko Udalaren lankidetzaz, kale eta errepideetan kalteberen direnekiko begirunea bultzatzeko, bai eta haiek jokabide zuzena izatea ere.

Josu López Ubierna Bide Azpiegituren eta Mugikortasunaren Saileko diputatuak, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Stop Accidentes elkartearen Euskadiko lehendakariorde eta ordezkaria den Rosa María Trinidadek erakusketaren edukia eta helburuak aurkeztu dituzte gaur prentsaurreko batean. 'Oinezkoa, txirrindularia, ez dezatela zeharkatu zure bizitza' IV. Argazki Lehiaketako parte-hartzaileek aurkeztutako 69 irudietako 12 hoberenek osatua da. Lehiaketa Miguel Armentiak irabazi zuen, 'Argirik gabeko txirrindularia, txirrindulari fantasma' izeneko lanarekin.

Erakusketa hau Gasteizera heldu baino lehen, Laudion eta Amurrion egon da ikusgai, eta datorren ekainaren hasiera aldera arte egongo da Arabako hiriburuan. Erakusketa ibiltaria, lehenengo, Ignacio Aldecoa Kultura Etxean kokatuko da, Florida parkean, eta ondoren ibilaldi bati ekingo dio Hegoalde, El Pilar, Iparralde, Judimendi, Zabalgana, Ibaiondo, Salburua eta Lakuako gizarte etxeetan zehar.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos