http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nobedadez betetako Azoka, «700 metrotan eta bost minutuko distantzian»

Durangoko Azokaren arduradunak, atzoko aurkezpenean./Félix Morquecho
Durangoko Azokaren arduradunak, atzoko aurkezpenean. / Félix Morquecho

240 stand eta 129 parte hartzaile izango dira Durangoko Azokaren 52. edizioan

Jan Echevarría
JAN ECHEVARRÍA

Nobedadez betetako Durangoko azoka izango da aurtengoa berriz ere. Zehazki, 400 produktu berri (257 liburu, 92 disko, 19 aldizkari, 5 bideo...), 240 stand eta 129 parte hartzaile izango direla aurreratu zuten atzo arduradunek, Plateruena Kafe Antzokian egindako aurkezpenean. Abenduaren 6tik 10era ospatuko den jaialdian 200 ekitaldi izango dira. Eta hori guztia, «700 metrotan eta bost minutuko distantzian».

Nerea Mujika, Gerediaga elkarteko presidenteak, eta Azokako zortzi guneetako arduradunek hartu zuten parte aurkezpenean, non aurtengo edizioaren aurrekontua 646.000 eurokoa dela azaldu zuten. Gauzak horrela, Mujikak adierazi zuen «ekitaldiak egiten duen ekarpena handia dela, alde batetik euskal kulturaren transmisio eta zabalkundeari dagokionez, eta, bestetik, alderdi ekonomikotik sektoreari eta Durangaldeari egiten dionagatik». Gainera, arduradunak azpimarratu zuenaren arabera, Durangoko Azokan «inbertitzen den euro bakoitzetik hamar etortzen dira bueltan». Bere ustez, beraz, Azokaren «itzulera ekonomikorako ahalmena eztabaidaezina da».

Sormen beka

Hortaz aparte, gune bakoitzaren arduradunek azaldutakoaren arabera, aurten ere azokazaleek hamaika aukera izango dituzte egitarauaz gozatzeko: solasaldiak, kontzertuak, ikuskizunak, tailerrak, ibilbide luzeko sortzaileak, hasiberriak, argitaletxe handiak, autoekoizleak edo formatu handiko ekitaldiak...

Sortzaile berriei eskainitako sormen beka bat ere aurkeztuko da ere bai. «25 urtez gure kulturari hainbeste eman dioten horiei eskertzen ahalegindu gara Argizaiola omen sarien bitartez. Eta beste hainbeste urtez jarrai genezake eskerrak ematen, eta ziur aski ez genuke sekula amaituko. Baina hartzeaz eta eskertzeaz gain, guk ere eman nahi dugu, gure hazia erein nahi dugu», adierazi zuten.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos