Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
elcorreo.com
Martes, 12 de diciembre 2017, 23:12
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
NerbioiTek programa abiarazi dute Bizkaiko Nerbioi-Ibaizabal eskualdeko udalerriek. Arakaldo, Arrigorriaga, Basauri, Etxebarri, Galdakao, Urduña, Orozko, Ugao-Miraballes, Zaratamo eta Zeberion egingo da, hain zuzen ere. Eskualdeko gazteek, eta bereziki emakumeek, sormen eta fabrikazio digitaleko teknologia berriak erabiltzea sustatzea bilatuko du ekimenak.
Ekimena abenduaren 28an, 29an eta 30ean egingo da, Urduñako Alondegia Gizarte Etxean. Hiru egun horietan, 3D inprimagailuak erabiltzeko, robotak programatzeko eta jantzi zein osagarrietan elektronika txertatzeko aukera izango dute 16 eta 29 urte bitarteko 45 gaztek.
Ikastarook Gaztedi Nerbioi-Ibaizabal programaren barruan daude. Programa horrek eskualdeko udalerrietako gazteria atalak eta Bizkaiko Foru Aldundia biltzen ditu. Ekimenean izena eman ahalko dute eskualdeko udalerrietan erroldatutako gazteek, eta doakoa izango da.
Talde bakoitzak bere alorrean lan egin eta teknologia-proiektu bat garatuko du. Gainera, landutako objektua etxera eraman ahalko dute parte hartzaileek, gaia jorratzen jarraitzeko. Aurten 15 toki izango dira tailer bakoitzerako. 3D inpresio tailerrean, diseinatzeko makinarekin lan egingo dute gazteek, eta askotariko objektuak egingo dituzte. Robotikan, berriz, beren robota muntatu eta programatuko dute, 'zuk zeuk egin' kit batekin, eta ehun-elektronikan, jantzi edo osagarri bat egingo dute material adimentsuekin, hau da, edozein motatako oihal eta ehunetan elektronika txertatzea ahalbidetzen duten materialekin.
NerbioiTek 'maker' delako mugimenduan oinarrituta dago. Bere helburua da gazteek zientziari, ingeniaritzari eta, oro har, sormen teknologiei buruz dituzten ezagutzak areagotzea, modu dibertigarrian. Ekimenean parte hartzeko izena eman ahal beharko da abenduaren 13tik 20ra, www.nerbioiibaizabalgaztedi.eus webgunean. Doako autobusa egongo da, udalerri bakoitzeko gazteen joan-etorrietarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.