http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nerbioiko parke linealeko bide berdearen zati berria, Amurrio eta Laudio lotzen dituena, ireki egin da

SERGIO EGUÍA

Gaur goizetik bertatik, ziklistek eta oinezkoek Nerbioiko parke linealeko bide berdearen zati berriaz gozatu ahalko dute; izan ere, Amurrio eta Laudio lotzen dituen tartea gaituta baitago. Josean Galera Ingurumen Saileko foru diputatuak egokitu berri den ibilbidea inauguratu du gaur goizean. Bideak 1,7 kilometro luze du eta 68 metroko pasabide luze bat, Nerbioi ibaiaren ibilgua salbatzearren. Ekitaldian Josune Irabien Amurrioko Udaleko alkatea eta baita beste foru eta tokiko erakundeko ordezkari batzuk ere izan dira.

Galerak bide batez balioan jarri du ibilbide horrek duen garrantzia Arabako mugikortasun jasangarrirako eta animatu ditu Aiarako herritarrak eta bertako bisitariak motorik gabeko garraiobideak erabiltzera “aisialdian ez ezik, ikastetxeetara eta lantokietara joateko ere bai”. “Arabako Foru Aldundiarentzat lehentasuna da mugikortasuna eta bizimodu jasangarriak ahalbidetzea hiriko ekosistemen barruan, eta bide berde hau lehentasun horren eta osasun publikoaren alde egiten dugun apustuaren adibide ona da”, erantsi du foru diputatuak ildo horretan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos