http://static.elcorreo.com/www/menu/img/zurekin-desktop.jpg

Nerbioiko itsasadarrean sortzen den zikinkeria salatu dute

Zikinkeria, Nerbioiko itsasadarrean.
Zikinkeria, Nerbioiko itsasadarrean. / M. Bartolome

Sestaoko McDonald's-eko bezeroen portaera zakarraz kexatu da Eguzki elkartea

IZASKUN MOYANO

Eguzki elkarte ekologistak Nerbioi itsasadarraren inguruan sortutako «utzikeria eta zakarkeria» salatu ditu. Herri bizkaitarreko Carrefourren paretik igarotzerakoan janari lasterren hondakin, poltsa eta hamburgesen bilgarriak bezeroek errekara botatzen dituela adierazi dute.

Hori dela eta Eguzkik McDonald's-eko erabiltzaileei abisua eman die lurrean uzten dituzten zaborrengatik. Izan ere, hauek "itsasadarrean, inguruko zelaietan eta itsastxorien sabeletan bukatzen dute. Arazo hau ekiditzeko elkarteak jakinaren gainean jarri nahi ditu bai tokiaren jabe eta baita Sestaoko udala ere, ingurumena zaintzeko «arduragabetasunagatik».

Bestalde, Eguzkik hondakinok batzea ahalbidetzen duten zakarrontzi falta, ekintzok burutzea ukatuko zuen zaintza eta arazoa ekiditzeko udal administrazioak duen utzikeria ere salatu nahi ditu.

«Beharrezkoa dela deritzogu gizagabetasun portaera erakusten duten herritarrentzat kontzientziazio kanpainak antolatzea. Izan ere, hauek, haien autotik ez jaisteko leihoak ireki eta hondakinak lurrera botatzeko erabaki okerra hartzen dute. Ondoren, haizeak hauek guztiak ehunka metrotan zehar zabaldu itsasadarrean eta honen inguruetan amaitzen dutelarik».

Eguzki, Euskal Herrian jaiotako elkarte ekologista da. XX. mendeko 70. hamarkadan mundu mailan garatutako korronte ekologistaren fuitu den endemismoa da. 'Globalki pentsatu, herritik aritu' da beraien leloa.

Herri mailan batutako borondatezko jendeaz osatuta dago eta ingurumeneko profesionalik beraiekin lanean ez izatearren dira ezagun. Izan ere, ingurumenaren alde lan egin nahi duen pertsona oro taldearen parte izan daiteke.

Temas

Euskera

Fotos

Vídeos